Sonic Trash, Mocker’s, Joseba Irazoki eta Vulcanizadas beste askoren artean gernikan

Bizkaie! 2023-02-13 10:06   Musikea

Lekuek Festibalak XX urte bete ditu.

Martiaren 17tik 25ra, besteak beste, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Pelomono, Olaia Inziarte, Lady Banana, Mohama Saz, Wormed, Los Sara Fontán, Joseba Irazoki, Gonzalo Portugal, Sonic Trash, Mocker’s eta Vulcanizadas taldeak izango dira jaialdiaren lehenengo hamarkadan.

Ezinegonik gagoz Gernikako Lekuek Festibalaren hamargarren edizinoa izango danaren datak jakinarazoteko: 2023ko martioaren 17tik 25ra kontzertu, proiekzino eta hainbat sorpresaz gozau ahal izango dozue. Festibalaren filosofiak bere horretan dirau, Gernikako alkargune askotan sormen handiko adierazpen eta interes artistikoei leku egitea, lantalde boluntario eta babes ekonomikorik bakoa garenon eskutik.

Aurten bed, edade eta molde guztietako publikoari eskainitako askotariko genero musikalak dakarguz eta danok alkarlanean gabiz festibal kontzeptu hau aurrera eroateko: Etxekoa eta nazinoartekoa aldi berean, sutsua, korala eta harmonikoa. Gure Lekuek, igaz lez, Astra, Iparragirre Rock Alkartea, Kult Parnasoa, Lizeo Antzokia eta herriko taberna asko izango dira.

Eta lekuotan joko daben taldeei jagokenez... Hona hemen ilusinoz betetako eta konfirmautako taldeen izenak: Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Pelomono, Olaia Inziarte, Lady Banana, Mohama Saz, Wormed, Los Sara Fontán, nJoseba Irazoki, Benizze, Nakar, HVUC, Gonzalo Portugal, Arratians, Bullets of Misery, Sonic Trash, Rise to Fall, Mocker’s eta Vulcanizadas. Amaitzeko, 2023ko kartel eta grafikea egin dauen artistea Ramon Zabalegi izan da, aupa Maurizia! Eskuratu zure bonua formatu fisiko edota digitalean eta zatoz Lekuek egitera!

Bonuak formatu fisiko zein digitalean salgai

Bonuak (30€) Astra, Ospa Taberna eta Aterpe Tabernan eta www.gernikakolekuek.com webgunean erosi daitekez, baita esteka honetan. Kiko Venenok Lizeoan emongo dauen kontzertuak bonotik aparteko sarrera bat izango dau, 15€/12€ bazkideentzat, eta hemen erosi daitekez.

Informazino gehiago

www.gernikakolekuek.com || www.facebook.com/gernikakolekuek || www.instagram.com/gernikakolekuek
gernikakolekuek@gmail.com 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu