Harrapazank, gazteentzat euskerazko aisialdia eskaintzen dauena

Bizkaie! 2023-02-10 11:08   Euskerea berbagai

Udalak eskainiko dau 10 eta 16 urte bitarteko gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzeko.

Bilboko Udalak martxan jarritako programea doban da eta helburu nagusia gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea astialdiko eta aisialdiko espazioetan eta, aldi berean, gazte euskaldunak alkarregaz ibilteko eta dibertiduteko espazioak sortzea.

Programako jarduerak martitik maiatzera egingo dira, Bilboko auzoetan. Parte hartzeko, izena emon behar da aurrez www.harrapazank.eus webgunean dagoan galdetegia betez. Interesdunek izena emoteko epea zezeilaren 13an (astelehena) hasi eta zezeilaren 28an (martitzena) amaituko da.

Jarduerak hiru taldetan banatzen dira: Harrapazank arratsaldeak eta Harrapazank Eszena, biak aurrez aurrekoak; eta Klikazank, modu telematikoan egiteko lehiaketea, aisia digitalaren garrantzia kontuan hartuta, sarean euskeraz berba egitea ahalbidetuko dauena.

Harrapazank arratsaldeak

- Tailerrak bariku arratsaldeetan egingo dira Bilboko hainbat udaltegitan:

- Tie dye: Elastikoak estanpetea. Castañoseko Udaltegian, martiaren 17an, 17:30etik 19:30era.

- Zirkua: Esku-jokoak, akrobaziak eta aireko elementuak. Zirkozaurren, martiaren 31n, 17:00etatik 18:00etara.

- Argigramea: Argazki-kamerarik bako argazkiak sortzea. Abandoko Udaltegian, apirilaren 21ean, 18:00etatik 19:30era.

- Argazkigintzea: Argazkiak errebeletea. Basurtuko Udaltegian, apirilaren 28an, 18:00etatik 19:30era.

- Gorputz-perkusinoa: Gorputza erabiliko da soinuak eta erritmoak sortzeko. Santutxuko Udaltegian, maiatzaren 5ean, 18:00etatik 19:30era.

Harrapazank eszena

Bilboko gazte artistek eta sortzaileek aukerea izango dabe Eszena izeneko talentuen lehiaketan parte hartzeko. Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da.

Hasierako probak gainditu ondoren, parte-hartzaileek klase magistrala jasoko dabe beren talentua garatzeko. Finalerako sailkatzen diranek adituen laguntzinoagaz finalean aurkeztuko daben ikuskizuna hobetzeko.

Lehiaketearen finala maiatzaren 20an izango da Bilborock Aretoan eta 1.000 euro dagoz saritzat emoteko.

Casting-ak

Trebetasun artistikoa erakusteko jardun laburra.

Martiaren 14an, Begoñako Udaltegian, 18:00etan.

Martiaren 15ean, Errekaldeko Udaltegian, 18:00etan.

Martiaren 16an, modu telematikoan, salbuespenezko kasuetarako.

Masterclass-ak

Adituen gomendioen saioa izena emon daben guztientzat.

Martiaren 22an, Errekaldeko Udaltegian, 18:30ean.

Martiaren 29an, Begoñako Udaltegian, 18:30ean.

Tutoretzak

Finalagaz, atrezoagaz, erropeagaz eta hizkuntzeagaz lotutako aholkuen eta enseguen saioak.

Apirilaren 25ean eta 26an, 17:30ean eta maiatzaren 9an eta 10ean, 17:30ean.

Galea

Azken saioa, ikusleakaz.

Edizino honetako irabazleak hautatuko dira.

Maiatzaren 20an, 18:00etan, Bilborocken.

Klikazank

Bideojoko-jolakarien dueloa egingo da Bilbon.

Rocket League sareko txapelketea da, bideo-jokoetan oinarritua. Apirilaren eta maiatzaren artean jokatuko da eta azken partidua finalean izango da, zuzenean egingo dana maiatzaren 20an, Euskerearen Etxean.

1vs1. Maiatzaren 5etik aurrera. Modu telematikoan.

Finala. Euskerearen Etxea | Maiatzaren 20an.

Saria. 150 euroko eta 50 euroko bonuak-sariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu