Lehen faseko azken saioak Aramaio, Murgia eta Korresen jokatuko dira

Bizkaie! 2023-02-10 07:55   Bertsolaritzea

Zezeilaren 10ean, Aramaion Ibarrako periferiak (Aramaio) VS Txandrio (Arabar Errioxa) taldeak izango dira aurrez aurre. 

Arabako Kuadrillartekoaren lehen faseko norgehiagokak Aramaion hasiko dira barikuan, saio bi jokatuko dira bata afaldu aurretik eta bestea ostean. Zapatuan bertso bazkari bi izango dira, bata Murgian eta bestea Korresen:

Zezeilak 10, barikua, Aramaioko Zabola Alkartean, E ligako saioa: Ibarrako periferiak (Aramaio) VS Txandrio (Arabar Errioxa). Afaria saio ostean izango da 19:30ean. Idatzizko modaldadean: Aramaioko Bertso Eskola kideak.

Zezeilak 10, barikua, Aramaioko Zabola Alkartean, A ligako saioa: Tratamendurik gabeak (Aramaio) VS Altubepekoak (Aiaraldea). Afaria izango da 22:30ean. Idatzizko modalidadean: Aramaioko Bertso Eskola kideak.

Zezeilak 11, zapatua, Murgia, Zuiako Gaztetxean, B liga saioa: Gorbeialdea (Gorbeialdea) VS Bertxilika (Gasteiz). Bazkaria izango da 14:00etan.

Zezeilak 11, Korreseko tabernan, D liga saioa: Bertsolarriak (Mendialdea) VS Errexala (Gasteiz). Bazkaria izango da 14:30ean. Idatzizko modalidadean: Zaballako Bertso Eskolakoak eta Mendialdea IPIko ikasleak.

Lehen fasearen ondoren, finalaurrekoak: zezeilaren 26an hasiko dira Agurainen eta martiaren 4an Bastidan eta martiaren 12an Zuian izango dira. Bakotxean talde bi ibiliko dira eta saio bakotxaren irabazlea sailkatuko da martiaren 25ean, Laudion jokatuko dan finalera.
Finala: martxoaren 25ean izango da, Laudion.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketea urtarrilaren 27an hasi zan eta martiaren 25ean amaituko da Laudion.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu