Natural Project taldeak 'Olabista' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-02-09 13:06   Musikea

Natural Project-ek Donostiako Daba Daba-n joko dau zezeilaren 10ean, Paja + Slimfit taldeen ondoren.

Natural Project taldeak 30 bete ditu eta urteari Olabista bere EP barria kaleratuz ekingo deutso. Horren guztiaren hasierea, Atari prozesadore eta DAT zintaz inguraturik, suponidu eban etxe hari omenaldia eginez.

30 urte abestiak sortzen eta lehen kontzertuak eskaintzen hasi ziranetik, 30 urte euren musikea ulertzeko eta konpartiduteko ereari eutsiz, euren disko eta zuzeneko bakotxean berresten dabelarik.

30 urte taldearen nortasunari bizirik eustea, euren uniberso naturaleko soinuak egiten jarraitzea izan da oinarrizkoa eta horren erakusgarri da EP barri hau, iluntasun dotore eta sensibilidade sakoneko giroetan batutako 5 abesti dakarzana.

Kontzertuak

2023/02/10 Donostia – Daba Daba + Paja + Slimfit.

2023/02/17 Andoain – Goiko plaza + Kokein.

2023/02/19 Donostia – Keler Gunea (Reale Arena).

2023/02/25 Lasarte – Abend Kafe Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu