Melted Klocks talde euskal-amerikarrak lehen kontzertua eskainiko dau Getxon
2023-02-08 10:07 MusikeaAreetako Andrés Isasi Musika Eskolan joko dau Neguko Bidaia zikloaren barruan, zezeilaren 11n, 19:00retan.
Melted Klocks boskoteko kideak opndokoak dira Damon Robinson (abeslaria), Dani Tomás (gitarristea), Blas Fernández (bateria), Ekain Alzola (bajistea) eta Oskitz Gorrotxategi (tronpetea). Errepertorioa soul, jazz, blues, rock eta funk doinuen buztarketea da.
Sarrerak 5 euroan erosi zeinkiez leihatilan.
Melted Klocks
- Damon Robinson (San Bernardino, Kalifornia, AEB). Bost urte baino ez zituan piano-ikasketak hasi zituanean eta handik gitxira gurasoen eleizako gospel-kontzertuetan abesten hasi zan. Hamalau urtegaz bere lehen abestiak sortu zituan. Unibersidadean egoanean, World in Motion musikalaren munduko birako abeslari nagusi izentau eben.
Damon Robinsonek nazinoko eta nazinoarteko hainbat artista izan ditu lankide, besteak beste, The Yellowjackets, Presuntos Implicados, Alejandro Sanz, Antonio Orozco, Danza Invisible, Loquillo, Metro, Eskorzo, David de María, Jonah Smith eta Mike Stern.
Robinsonen ahotsa soul musikearen maisu handien antzekoa da eta horri eta eszenatokian dauen karismeari esker Melted Klocks talde barriaren frontman parebakoa da.
- Dani Tomas, musikari bilbotar polifazetikoa. Melted Klocks taldearen gitarristea, konpositorea eta liderra. Musikenen Jazz Gitarrako ikasketak egin zituan, eta Bilboko Konserbatorioan Gitarra Klasikokoak. Horreek amaitu eta gazte-gaztea zala, ibilbideari ekin eutson maila musikalean talde garrantzitsuetan.
Munduan zehar birea egin eban Kepa Junkeragaz eta hiru disko grabatu zitun beragaz: Horreetako batek, «K» izenekoak, Grammy latinoamerikar bat irabazi eban 2004an. 2002tik aurrera parte hartu eban Kepa Junkeraren, Souladosen, Vyro Projecten, Inunen eta Montanaren zenbait disko eta biratan. Saioko musikari lez Vyro Project, Jorge Cánovas eta Inun taldeakaz be ibili da.
Gaur egun, Melted Klocks taldearen liderra izateaz gan, Bilboko Montana izeneko indie taldeko kide be bada.
- Blas Fernandez, bateria-jotzaile bilbotarra. Gure herrialdeko bateria-jotzailerik nagusienetako bat da. Musikearen munduan izan dauen ibilbide luze eta bikainean aitagarria da Jazz-Fusion generoko Infussion taldeko kidea izan zala. Talde horregaz irabazi zituan Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko, Donostiako Jazzaldiko eta Eivissako III. Jazz Erakustaldiko lehen sariak.
Nazinoarteko birak egin ditu, besteak beste, Kepa Junkera, El Consorcio, Gontzal Mendibil, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin, Olatz Zugasti, Mauri Sanchis, Bill Evans eta Dean Brown bakarlariakaz.
Telebista-saioetako musikari egonkorra be izan da, berbarako, Rifi-Rafe, La Gran Evasión eta Algo pasa con López saioetan.
Melted Klocks taldearen bateria izateak bandeari bere ezaugarri nagusi diran sendotasuna, zehaztasuna eta trinkotasuna emoten deutsoz.
- Ekain Azola Gernikako bajistea. Jazzeko goi-mailako ikasketak egin zituan Musikenen. Gaztea izan arren, zenbait taldetan jo dau dagoeneko, besteak beste, Memoria de pez, Inun, Vyro Project eta Huntzan.
Egun, Gatibu taldeko bajistea da eta Blas Fernándezegaz batera Melted Klocks talde barriaren oinarri erritmiko sendoa da.
- Oskitz Gorrotxategi, tronpetista donostiarra. Musikenen tronpetako goi-mailako ikasketak amaitu ostean, indarra hartzen joan zan euskal musika-agertokian. Jazz bikoteak osotu ditu eta Meridian, Kilimak (euskal rumbearen aitzindaria) eta Ghost Number taldeetan parte hartu dau.
Melted Klocks taldeko kide honek tronpetea joteko maisutasuna dau eta freskotasuna emoten deutso bandeari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!