Arima Soulek 'Girando por Salas (GPS13)' birea iragarri dau

Bizkaie! 2023-02-08 08:20   Musikea

Helburua da talentu eta talde barrien profesionalizazinoa bultzatzea.

Joan dan urrian disko barria aurkeztu ondoren, Girando Por Salas (GPS) deialdian hautatua izan zan Arima Soul taldea Espainian zehar kontzertuak eskaintzeko. Oraingo honetan, beraz, GPSren laguntzinoari esker birea iragarri dau Arima soul laukoteak. Deialdiaren helburua da talentu eta talde barrien profesionalizazinoa bultzatzea. Hain zuzen be, Ciudad Real, Madril, Vigo, Vilar de Santos (Ourense), Valladolid, Leon, Lleida eta Zaragoza urietan izango da taldea bere lan barria aurkezten.

Euskeraz egindako soul ariketa handienetakoa da Arima Soul taldearena eta emoitza zorrotza eta ausarta da, olatu erraldoietan salto egiteko moduko indarra erakutsiko baitabe Lidia Insaustik (abeslaria), Mikel Makalak (bajistea), Paul San Martinek (tekladuak) eta Gorka Gaztanbidek (bateria).

GPSren diru-laguntzinoari esker Arima Soul taldeak bere musika Espainian zehar zabaltzeko aukerea izango da.

Halan da be, hori baino lehen, zezelaren 16an, Bilboko Kafe Antzokian joko dabe Kutxa Baltza ekimenaren barruan (sarrerak hemen) eta  aurrerago Getxon eskainiko dabe kontzertua datorren martiaren 3an: Kontzertu honetarako sarrerak salgai dagoz hemen.

2023 urte honetarako kontratazioak zabalik jarraitzen du.


Martia eta maiatza bitartean izango dira GPSko honako kontzertuak:

Barikua, martiak 17 - Ciudad Real -Sala Nice

Sarrerak eskuragarri

Zapatua, martiak 18 - Madril - Tempo Club

Sarrerak eskuragarri

Eguaztena, apirilak 5 - Vigo - Sala Sinatra

Sarrerak txarteldegian.

Eguena, apirilak 6 - Vilar de Santos (Ourense) - Arca da Noe

Sarrerak txarteldegian.

Barikua, maiatzak 5 - Valladolid - Sala Asklepios

Sarrerak eskuragarri

Domekea, maiatzak 7 - Leon - Sala Black Bourbon

Sarrerak txarteldegian.

Zapatua, maiatzak 20 - Lleida - Espai Orfeó

Sarrerak eskuragarri.

Domekea, maiatzak 21 - Zaragoza - La Boveda del Albergue

Sarrerak txarteldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu