Bilboko Musika-Musica Jaialdiak 1.400 interprete batuko ditu
2023-02-08 07:52 MusikeaLehehengo hitzordua martiaren 3an izango da Arriaga Antzokian.
Bilboko Musika Klasikoaren Jaialdiak 70 kontzertu baino gehiago hartuko ditu hiru egunez, 800 profesional eta 600 ikasle inguruk interpretauta, Arriaga Antzokian eta Euskalduna Jauregiko hainbat gunetan.
Notak & Letrak izenburupean, programeak garai eta estilo artistiko askotako konpositoreen eta idazleen arteko loturak aztertuko ditu, literatura arloan, Byron, Goethe, Ibsen, Ovidio, Cervantes, Shakespeare edo Tolstoiren lanak nabarmenduko dira eta, musika arloan, Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss edo Maraisen inspirazioa, beste askoren artean.
Jaialdiak lehenengo aldiz opera bat izango da, Iván Martín-ek zuzendutako “El Teléfono” berezko produkzinoagaz, Ensemble Galdós-ek interpretauta eta María Goiricelayaren eszena-zuzendaritzapean.
Bilboko Udalak atondutako Jaialdia martiko lehenengo astegoienean (martiak 3, 4 eta 5) egingo dan 22. edizioa aurkeztu dau.
Arriaga Antzokiak William Shakespeare-k idatzitako antzezlanean inspirautako Felix Mendelssohn-en El sueño de una noche de verano lanaren edegiera kontzertua hartuko dau martiaren 3an, barikuan, 19:00retan.
Beethoven, Liszt, Chaikovski, Purcell, Schubert, Schumann, Bizet, Strauss edo Marais lako musikagileen eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Ovidio, Cervantes, Shakespeare edo Tolstoi lako literaturagileen lanen bidez jaialdian zehar izango diran buztarketen artean lehenengoa izango da.
Jaialdia bart aurkeztu dabe udaletxeko Gela Arabiarrean Juan Mari Aburto Alkateak eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Zinegotziak, Begoña Escribano Jaialdiko zuzendariak lagunduta, baita uriko musika-sektoreko eta udalbatzako ordezkari batzuek be. Biek musikearen eta literaturearen arteko loturak aztertuko dituan topagunearen zehetasunak azaldu ditue.
Nazinoarteko izakerea dauen ekitaldi honek, bere hogei urte baino gehiagoko historian, Bilbo musikearen agertoki handi lez kokatzen lagundu dau, kulturearen erdigunea izango baita, musika klasikoaren Europako uriburua.
Programazinoaren zatirik handiena Euskalduna Jauregian egingo da, hilaren 4an eta 5ean. Kontzertuak 45 minutu ingurukoak izango dira eta areto askotan egingo dira aldi berean.
Auditorioan kontzertu sinfonikoak batuko dira, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestrea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Alkartea, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa eta Granadako Orkestra Sinfonikoa lako talde handien eskutik.
Musika-Musica Jaialdiaren beste ezaugarri bat da musika klasikoko kontzertuen formatura hain ohituta ez dagoan publikoa erakasrtea eta, horretarako, edizino honetan, proposamen bi dagoz: Les Percussions Strasbourg-en 100 Cymballs eta El Teléfono, Ivan Martínek zuzendutako produkzino propioa, Ensemble Galdós-ek interpretauta eta María Goiricelayaren zuzendaritza eszenografikoagaz.
Ohitureari eutsiz, zinemeak be atal propioa izango dau, domeka arratsaldean, hain zuzen be.
Azken buruan, sarrerak zezeilaren 14tik aurrera erosi daitekez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!