Umore bikainez heldu deutse Kuadrillek ligako bigarren astegoienari

Bizkaie! 2023-02-07 10:11   Bertsolaritzea

Hurrengo saioak zezeilaren 10ean, Aramaion eta 11n, barriz, Korresen eta Mugian izango dira.

Astegoien osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrillarteko lehen faseko bigarren astegoiena.

Barikuan emon jakon hasierea Gasteizen, Muinoko katuak (Gasteiz) - Ibarrako periferiak (Aramaio) kuadrillen arteko saioagaz, zapatuan bazkari baten bueltan jarraitu eban Agurainen, Beeeeertsolariak (Lautada) - Bertsolarriak (Mendialdea) taldekaz, Gorbeialdera salto egin eta Aramaion afaria: Aramaio: Izena pentsau bida (Aramaio) - Tratamendurik gabeak (Aramaio) taldeak batu ziralarik.

Astegoienari amaierea, zezeilaren 5ean, Narbaizan emon jakon eta hor batu ziran Egurrak eta ezpalak (Lautada) - Gorbeialdea (Gorbeialdea).

Hurrengo saioak zezeilaren 10ean, Aramaion eta 11n, barriz, Korresen eta Mugian izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu