Bizkaiak lurraldeko kirol-sarea batu eta euskerea sustatzeko konpromisoa erakutsi dau

Bizkaie! 2023-02-07 09:12   Euskerea berbagai

BIKEE-ren helburu nagusia da Lurraldeko kirol-sarean euskerearen presentzia indartzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak kirol klub eta federazinoei kirol arloan euskerea sustatzeko egindako lana autortu deutse. Lurraldeko kirol-erakunde nagusiak aurrera doaz Bizkaiko hizkuntza-normalizazinoan, kirolaren esparru guztietan euskerearen presentzia eta erabilerea sustatzen. BFA, mankomunidadeak, udalerriak eta kirol-klubak eskualdeka batu azken urtean, BIKKE proiektuaren irismena zabaltzeko.

Bart batu dira Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian, BIKEE, Bizkaian Kirolean Ere Euskeraz programea sendotzeko egindako lana autortzeko.

Euskera, Kultura eta Kirol diputadua, Lorea Bilbao Ibarra, izan da Bizkaiko kirol arloko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu daben ekitaldiko buru. Modalidade eta diziplina askotako Lurraldeko hogeita hamar bat klub, federazino eta kirol alkartek kirol arloan eukerea sustatzeko egindako lana autortzeko Foru Erakundeak emondako lekukoa jaso dabe.

Diputaduak Bizkaiko federazinoen eta kirol kluben ekarpena nabarmendu eta kirol sare bat, gero eta elebidunagoa dan gizartea lortzeko egin daben lana autortu dau. Bilbao Ibarrak bakotxak bere arlotik euskerearen normalizazinoan lan handia egin dauela autortu eta zeregin horretan urrats sendoak emoten jarraitzearen garrantzia azpimarratu dau: Gaur, Bizkaiko kirol-ehunak euskalduntze-prozesuan be erreferente lez egiten dauen lana autortu eta balioetsi nahi dogu. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta lagundu dau lurraldeko kirol sarean euskerearen presentzia areagotzeko prozesu honetan, baina Bilbao Ibarraren ustez, zuek zarie benetan lehen lerroan zagozienak. Hau guztia federazino eta klub, kirolari eta staff teknikoaren artean lortzen zabizie; ekarpen handia egiten deutsazue Bizkaiari.

Foru-erakundeak eta kirol-sareak aurrera egiten jarraituko dabe BIKEE programea lurralde osora zabaltzeko, baita, euskerearen presentzia kirolaren arlo guztietan errealidade izan daiten, gero eta neurri eraginkorragoak finkatzen eta bultzatzen be. Foru Erakundeak hizkuntza-normalizazinoaren arloan lanean jarraitzen dau, aurrera eginez kirolaren arlo guztietan euskerearen presentzia sustatzeari jagokonez. Lurraldeko klubak BIKEE programearen parte izan daitezan BFA-k Bizkaiko eskualdeetan aurkeztu dau proiektua. Proiektuaren aurkezpena hainbat azalpen-topaketatan egin da eta horreetan 24 alkatek eta 61 zinegotzik hartu dabe parte. Era berean, Aldundiak lan-mahaiak eratu ditu euskera eta kiroletako teknikariakaz eta klubetako ordezkariakazx.

BIKEE Programea

Programa honen helburu nagusia Lurraldeko kirol-sarean euskerearen presentzia areagotzea da, izan be, kirola, garapen integraleko tresna izateaz gan, euskerearen aurrerabiderako eta normalizazinorako aukera eremua be badalako. BIKKE-k kirolaren bidez euskerearen erabilera soziala sustatzen dau, edade txikienetatik eta erabilera horri jarraipena emoten deutso kiroleko prestakuntza-ibilbide osoan, gizarte osoari euskerearen erabilerarako eta ikusgarritasunerako espazio bat eskainiz.

BIKKE proiektua 2017ko martian sortu zan, Euskera Bizia Bizkaiko hainbat arlotako adituen batzordean euskerearen erabilera soziala indartzeko egindako hausnarketa estrategikoaren arloan.

Lehenengo fasean Aldundiak, ASFEDEBI-k eta Bizkaiko Kirol Federazinoek diagnostikoa egin eben kirol modalidade guztietan euskerearen presentzia aztertu eta kirol modalidade bakotxerako euskerearen erabilerea sustatzeko neurri egokienak adostu zituen. Aldundiak aholkularitza teknikoa, materiala eta babesa eskaini zituan federazinoen eskura, euskereak sektore honetan dauen presentzia indartzeko.

Ordutik Foru Erakundea lankidetzan ibili da proiektu honetan borondatez bat egin nahi izan daben lurraldeko federazino guztiakaz, izan be, Bizkaiko 39 kirol-federazino (Lurraldean 44 federazino dagoz) BIKKE proiektuaren parte dira eta Aldundiagaz batera egiten dabe lan.

Proiektuaren bigarren fasean, Aldundiak programea lurraldeko eskualde guztietara zabaltzearen aldeko apustua egin dau eta, horretarako, Foru Erakundeak bilerak egin ditu Bizkaiko udaletako eta udalerrietako ordezkari politikoakaz; 24 alkatek eta 61 zinegotzik parte hartu dabe ordezkaritza horreetan. Era berean, programearen aurkezpena egin da lurraldeko kirol-klub eta alkarteen aurrean eta lan-saioak egin dira teknikariakaz Bizkaiko hainbat eskualdetan; saio horrretan kirol-erakundeetako 96 ordezkarik hartu dabe parte. Gainera hainbat material preparau dira, besteak beste, dekalogo bat eta azalpen-pilulak, kirolean euskerearen erabilerea sustatzeko eta errazteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak kirolean euskerea sustatzeko lanean jarraitu eta kirol eta gizarte arlo guztietan euskerearen erabilerea bultzatzeko konpromisoa indartzen dau. Holan, Foru Erakundeak konpromisoa hartu dau lurraldeko eskualde guztietan lan-saioak osotu eta federazioakaz lan egiten jarraitzeko, horreen guztien erronkak identifikau eta horreetako batzuetan esku-hartze zehatzagoak gauzatuz. Horrezaz gan, kirol-eragileen lana erraztuko daben materialak sortzen jarraituko dau eta kirolean euskerea sustatzeko era askotako ekintzak egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu