Amaia Arranz Otaegui eta Manuel Martín-Loeches Bilbon
2023-02-07 08:08 KultureaZezeilaren 13an, Darwin Egunaren harian aurrez aurre izango dira.
UPV/EHUko Ikerbasqueko ikertzailearen eta Manuel Martín-Loeches Madrilgo Unibersidade Konplutenseko Psikobiologiako katedradunaren eskutik etorriko da hitzordua. Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da batuko dira arratsaldeko 19:00retan.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zientzia ardatz hartuta topaketea eskainiko dau Darwin Egunaren 17. edizinoaren ospakizunen barruan kokatuta.
Burmuinak zelako eragina izan dau gizakien eboluzioan? Zelan funtzionetan dau eta zerk bihurtzen dau aparteko organoa? Landareen etxekotzeak ondoriorik izan eban giza eboluzioan?; horreek izango dira zezeilaren 13an erantzungo dituen galderetako batzuk.
Alde batetik, Amaia Arranz Otaegui Euskal Herriko Unibersidadera batutako Ikerbasque ikerlaria eta Arkeobotanikan doktoreak landareen etxekotzeaz eta lehen soroen garapenean sakonduko dau Nekazaritzara transizinoa, iraultzea ala eboluzinoa?” berbaldian. Arranzek historian momentu erabagigarria izan dan aldaketearen inguruan ikuspegi barriak eskainiko ditu eta momentu horretan gizakiak izan eban rolaren inguruko zenbait idea desmitifikauko ditu.
Beste alde batetik, Manuel Martin-Loechesek Madrilgo Konplutense Unibersidadeko Psikobiologian katedradunak gizakien garuna osotzen daben atalen, zirkuituen eta sistemen inguruan berba egingo dau Gizakien burmuina eboluzinoaren argitan. Zerk egiten dau apartekoa? izenburuko berbaldian. Martin-Loechesek gizarte-tolerantzia handiagoa izaten laguntzen deuskuen eta miloeka urteetan zehar garatu ditugun egituren funtzionamendua azalduko dau.
Amaia Arranz Otaegui
Ikerbasque-ko ikerlaria eta UPV/EHUko Geografia, Aurrehistoria eta Arkeologia irakaslea da. Arkeobotanikan (hazi, fruta, ikatz edo janari soberakinen analisia) aditua da eta bere ikerketearen esparru zabal bat Asiako hegomendebaldean (Siria, Libano, Jordania, Iran eta Israel) egin dau. Haren ikerketen muina Epipaleolitoko kazeru-batzaile herrien transizinoa eta Neolitikoko lehen gizarte abeltzainak dira. Ikerlariaren ikerketa gaien artean landareen erabilerea eta ustiapena, etxekotze-prozesua, dieta begetala eta Pleistozeno eta Holozenoko paleopaisajearen berreregitea dagoz.
Manuel Martin-Loeches
Gaur egun Madrilgo Konplutense Unibersidadeko Psikobiologian katedraduna da eta Coloradoko Unibersidadean artearen neurokognizinoaren eta horren eboluzinoaren inguruan irakasten dau. Haren ikerkuntzek hainbat gai jorratzen ditue, beti be, garuna eta giza kognizinoaren inguruan, osasuntsu dagozan pazienteen zein eskizofrenia sufriduten dabenen kasuan. Katedradunaren ikerketek arreta bisuala, laneko memoria, emozinoak, sinismen erlijiosoak, estetikea eta artea eta, batez be, giza hizkuntzea jorratzen ditue. Hori guztia ikuspegi eboluzionistea ahaztu barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!