Chris Isaak BBK BilbaoMusic Legends-en izango da

Bizkaie! 2023-02-06 12:30   Musikea

CHRIS ISAAK, ULI JON ROTH, NIKKI LANE eta WILLIS DRUMMOND Bilbon izango dira.

Bigarren kartelburua Chris Isaak izango da, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea, Grammy bat jasoteko izentapena, erantzun musikal eta zinematografiko bikaina eta estudioko hamahiru disko ditu argitaratuta, Kalifornian (AEB) jaiotako rock & roll abeslari eta musikagileak.

Kartelburu polifazetiko horrez gan, aurtengo edizinoan honako honeek be izango dira: Scorpions hard rock eta heavy metal taldeko lider izandako ULI JON ROTH (Düsseldorf) musikagile eta gitarristea ospetsua; NIKKI LANE (Nashville – AEB) country-rock abeslari eta konpositorea; WILLIS DRUMMOND (Baiona) rock talde euskalduna, disko barria aurkeztuko deuskuna; VARGAS BLUES BAND, Stoner Night bere azken lana dakarrena eta LUKE WINSLOW-KING produktore eta konpositore estadubatuarra, Mississippiko Deltako bluesa, folk musikea eta erroetako rock & rolla buztartzen dituan musika eklektikoagaz.

Aitatutakoakaz batera THE CULT, THE WATERBOYS, CANNED HEAT eta NIKKI HILL artistak be izango dira Bilbon.

Aurrekoetan legez, BBK BilbaoMusic Legends-ek tokiko taldeak eta sortzen dagozanak sustatzen jarraituko dau eta aurten, besteak beste, Lorelei Green, SUA eta The Daltonics taldeek be joko dabe.

Jaialdia bagilaren 23 eta 24an egingo da Bilbao Arenan eta gaur jarri ditue salgai egun baterako sarrerak, 60€-an (+gastuak) eta AGORTUTA dagoan egun bietako kontzertuetara joateko bonua, 95€-an (+gastuak). Sarrerak Kutxabank-en zerbitzu askotariko kutxazainetan eta jaialdiaren webgune ofizialean erosi daitekez www.musiclegendsfestival.com webgunean.

BBK BilbaoMusic Legends

Bagilak 23

THE CULT

ULI JON ROTH

NIKKI HILL

WILLIS DRUMMOND

VARGAS BLUES BAND

THE DALTONICS

SUA

Bagilak 24

CHRIS ISAAK

THE WATERBOYS

CANNED HEAT

NIKKI LANE

LUKE WINSLOW-KING

LORELEI GREEN

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu