Darabilbon parte hartzeko deia egin deutse Bilboko Udalak herritarrei
2023-02-06 10:42 Euskerea berbagaiZezeilaren 9an eta 13tik 27ra izango dira hitzorduak.
Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko helburua dauena, euskerea hobetu nahi dabenentzat edo, beste barik, euskeraz dibertidu nahi dabenentzat.
Programa horretako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan. Nahi dauenak telefono zenbaki horretan bertan aurkeztu leikez bere ideak.
Bilboko Udalak Darabilbo euskerazko dobako aisialdiaren programea atontzen dau dau, Bilboko Euskaltegien Sareagaz alkarlanean, bilbotarren artean euskerearen erabilerea sustatzeko eta normalizetako.
Hilero-hilero egiten da programa eta hainbat jarduera eskaintzen ditu. Zezeilean, familientzako tailerrak, kakorratz-lanak, produktuak probetako saio gastronomikoak eta bestelako batzuk eskainiko dira.
Eskaintza osoa, darabilbo.eus webgunean topauko dozue.
Ekimenotan parte hartzeko gorago adierazotako eposta edo telefonoak erabili daiteke eta dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!