Beyonce nagusi lau Grammy sari irabazita

Bizkaie! 2023-02-06 09:25   Musikea

Harry Styles abeslariak urteko diskoaren saria irabazi dau.

Beyonce. Grammy Awards | Ikusi handiago | Argazki originala

Los Angelesen (AEB) Grammy sariak emoteko galea izan da bart eta 32. saria da Beyoncek irabazten dauena (Lau irabazi ditu aurten), historian Grammy gehien jaso dituan artistea. Gaur arte George Solti orkestra zuzendaria izan da Grammy gehien zituan musikaria, 31, hain zuzen be.

Edozelan be, urteko diskorik onenari emondako saria Harry Stilesek eroan dau Harry's House diskoagaitik.

73 urteko Bonnie Raiitek, barriz, urteko kanturik onenari emoten jakon saria irabazi dau.

Ganerakoan, Adele abeslariak zazpi hautagaitza izan arren, bat baino ez dau irabazi Easy on me bakarka interpretazino onenagaitik.

Informazino gehiago eta saritu guztien barri hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu