The Interrupters, Perkele, Bad Manners eta UK Subs izango dira Mondra 'N' Roll 2023ko kartelburuak
2023-02-06 07:45 MusikeaSubterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Maid Of Ice, Svetlanas eta Agur be Arrasaten izango dira.
Gipuzkoako jaialdiak 2023ko edizinorako kartela aurkeztu dau. Datorren garagarrilaren 7an eta 8an Arrasateko Monterron parkea Europa mailan punk rockaren ikus-entzuleek gehien maitatzen dituen taldeen lekuko izango da. Jaialdiaren bigarren edizinoak upealako indarra dakar, Mondra 'n' Rollek Europa hegoaldeko hardcore punk jaialdi garrantzitsuenetako bat izateko hautagaitzea eskainiz.
The Interrupters amerikarrak izan dira aste honetan bertan baieztatutako lehenak. Punk rock elitean momentuko taldea dira eta publikoak gehien desiratzen dauenetako bat. Aimee karismatikoak eta Bivona anaiek Monterron parkea hankaz gora jarriko dabe, Ska-Punkaren erreferente honeek izango dira aurtengo kartelburuetako bat.
Perkele suediarrak dira Mondra 'n' roll 2023 konfirmazino garrantzitsuenetako bat. Suediarrak Euskal Herriko talde maitatuenetako bat dira. Euren ereserki bildumeak jaialdi osoan ozen entzungo dirala erakusten datoz.
Bad Manners taldea perfektua izango da Ska musikeari jagokonez. 2Tone mobimentuaren klasiko bizia dira, kontrol barik jarraitzen dauena eta edonor jantzan jarteko kapaz dirana.
UK Subsek geldialdia egingo dau Arrasaten, agur esateko egiten dagozan birearen barruan. Londresko punkaren talde antologikoenetako bati agur esateko aukera parebakoa izango dozue. Segurutik Euskal Herrian egingo dauen azken kontzertua izango da.
Peninsulako hardcorearen benetako erregeak, Subterranean Kids, hamar urte baino gehiago igaro ondoren batu dira. Euren aurreko bilereak 80ko hamarkadan benetako iraultza musikala zergaitik izan ziran gogoraratzeko balio izan euskun eta 2023an musikearen mito zergaitik diran gogorarazoko deuskue.
Arkada Social bertoko heroiek ezineben hutsik egin, estadu osorako hain garrantzitsua dan hitzordu honetan.
Mondra 'n' Rollean Rotten XIII talde gazte naparra be izango da, musika mobimentu geldiezina dira.
Maid Of Ice, UK-ko lau ahizta punk rockeroenak jaialdiari sua emotera datoz. Euren zuzenekoa sinistezina da eta, duda barik, edizio honetako kontzertu potenteenatako bat emongo dabe.
Svetlanasek be parte hartuko dau edizino honetan. Olga eta bereak Europan gehien entzuten dan punk rock thrash taldeetako bat da.
2022ko maketa lehiaketako irabazleak zarratuko dau kartela: Agur taldeak, hain zuzen be.
Eta oraindino beste talde handi bat geratzen da iragarteko, egun gitxi barru esango deuskuena, adi gure sareetara, bitartean ez ahaztu esaldi hau: Arrasate punk rockaren epizentroetako bat izango da aurten. Galduko dozue?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!