Maite Guevara pailazoa eta Bilboko Udal Txistulari Bandea Bilbon

Bizkaie! 2023-02-03 09:38   Musikea

Ikuskizuna zezeilaren 6an izango da.

'Martina Nuatina' Maite Guevara | Ikusi handiago | Argazki originala

Txistu mundua eta Martina izenburupean, Txistulari Bandeak izakera nostalgikoko doinuak alaiagoak eta dibertigarriagoak diran beste batzuekaz nahastauko ditu, Eriz Pérez Egiluz gitarristeagaz, Gorka Eskauriaza bajisteagaz eta Maite Guevara aktore eta pailazoagaz batera.

Zuzeneko musikearen freskotasuna eta antzerki-clowna buztartzen dituan ikuskizuna izango da Euskalduna Jauregian eskainiko dabena.

Maite Guevarak bere ohiko personaia, Martina Nuatina, interpretauko dau clown eta zuzeneko musikako pieza dibertigarri eta barrez lehertzeko moduko honetan. Edozeinentzako ikuskizuna da, esperientzia barri batez gozau eta zuzeneko musikeak eskaintzen dauen freskotasuna sentidutea da asmoa.

Kontzertu honen ostean, Bandea martiaren 20an bueltauko da oholtzara, Oinkari Dantza Taldearen eskutik, Haziak eroan izeneko ikuskizunagaz. Talde biek doinu tradizionalak indarrez eta alaitasunez betetako jantzakaz osotutako programea eskainiko dabe.

Txistu mundua eta Martina

- Bilboko Udal Txistulari Bandea: Txistulariak Gorka Zabaleta (Zuzendaria) eta Idoia Kareaga; silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi; perkusinoa: Asier García.

- Maite Guevara (aktore fisikoa eta pailazoa), Eriz Pérez Egiluz (gitarristea) eta Gorka Eskauriaza (bajistea).

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu