Bigarren astegoiena Gasteizen hasi eta Lautadan amaituko da Gorbeialdetik pasau ostean

Bizkaie! 2023-02-03 09:12   Bertsolaritzea

Gaur, zezeilak 3, Gasteizeo Gaztetxean batuko dira Katuko muinoak (Gasteiz) VS Ibarrako periferiak (Aramaio).

Lau saio izango dira Arabako Bertsokuadrilla arteko txapelketako lehen faseko bigarren astegoienean be. Gasteiz, Agurain, Aramaio eta Narbaizan izango dira lehiak.

Lehen faseko bigarren astegoien honetan 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketan, lau saio jokoan:

Zezeilak 3, barikua, Gasteizko Gaztetxean, E ligako saioa: Katuko muinoak (Gasteiz) VS Ibarrako periferiak (Aramaio). Afaria izango da eta 20:30ean hasiko da. Idatzizko modalidadean: Gasteizko gaztetxeko lagunak.

Zezeilak 4, zapatua, Aguraingo Astorreka Alkartean, D ligako saioa: Beeeeeeertsolariak (Lautada) VS Bertsolarriak (Mendialdea). Bazkaria izango da 14:00etan. Idatzizko modalidadean: Lautadako Bertso eskolea.

Zezeilak 4, Aramaioko Plazako Alkartean, A liga saioa: Izena pentsau bida (Aramaio) VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da 14:00etan. Idatzizko modalidadean: Aramaioko abesbatza.

Zezeilak 5, domekea, Narbaizako Elkartean, B liga saioa: Egurrak eta ezpalak (Lautada) VS Gorbeialdea (Gorbeialdea). Bazkaria izango da 14:00etan. Idatzizko modalidadean: Aguraingo Bertso Eskolea.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 27an hasi zan eta martiaren 25ean amaituko da, Laudion.

Kuadrillartekoagaz Arabako bertso mobimentua bultzatu, indarbarritu eta ikusarazo nahi da. Parte-hartzaile guztien txapelketea izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango dau ardatz, guztiaren oinarria auzolana dalako.

Arabako Bertsozale Alkartearen zeregina koordinazino orokorra eta saretze lana izango da. Atontzaileek txapelketan parte hartuko daben 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai-jartzaile taldea, epaile taldea eta Alkarteko lan taldearen laguntzea izango dabe.

Talde bakotxak gitxienez 10-13 partaide izango ditu: gai-jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak eta sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

Lehen fasea: Urtarrilaren 27tik zezeilaren 11ra eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau ligatan.

Liga bakotxetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera. saio bakotxeko irabazlea sailkatuko da finalera.

Finala: Martiaren 25ean izango da, Laudion.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu