Santa Ageda bezperan, kopla kantari Mahatserritik

Bizkaie! 2023-02-03 08:45   Musikea

Zezeilaren 4an, arratsaldeko 19:00retan ekingo deutse Kirikiño Ikastolearen atarian.

Bihar zapatua, zezeilak 4, usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza eta auzoko trikitalari taldea, kalez-kale ibiliko dira Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz.

Arratsaldeko 19:00retan ekingo deutse Kirikiño Ikastolearen atarian, handik Begoñako Garaizar auzora joango dira eta ondoren Txurdinaga eta Santutxuko bizilagunak alaituko ditue.

Bihar aukerarik ez badozue, egun batzuk barru, zezeilaren 16an, hain zuzen be, Bizkaiko Abesbatzen XLIX. Astearen barruan entzun ahal izango dozuez Begoñako Basilikan.

Iker Herrero Barrenkua, Garaizarko Matsorrien zuzendari barria

Iker Bilbon (Santutxun) jaio zan eta bederatzi urte zituala Bilboko Koral Alkarteko ume abesbatzan sartu zan, gero gazteen abesbatzara eta geroago helduen abesbatzara bidea egin eban.

Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Goi Mailako Musika Konserbatorioan ikasi eban pianoa eta arpea joten eta Kantu eta Abesbatza Zuzendaritza espezialidadeetan Bartzelonako FCEC ikastaroetan.

Hainbat abesbatzen zuzendaria izan da: Zornotzako Andra Mari Ikastola, Barakaldoko Schola Cantorum, Emitenia, San Inazio Abesbatza, Mumuk Abesbatza, Ondarberri, ArteOn Laudio, Mungiako Musika Eskola eta Arratiako Musika Eskola.

Nafarroako Abesbatzen Federazinoan, Bizkaiko Abesbatzen Alkartean (BAE), Kataluniako Abesbatzen Erakundeen Federazinoan (FCEC), Euskalherria Abesbatzen Konfederazinoan eta Bizkaiko Abesbatzen astean kolaborau eta lanak egin ditu.

Gaur egun, musikea erakasten eta abesbatzak zuzentzen ditu, musikra hobetzeko ikastaroakaz buztartuz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu