Euskape-Euskerearen Iges Gelea martxan Getxon

Bizkaie! 2023-02-02 12:17   Euskerea berbagai

Escape Room ibiltaria euskerearen erabilerea sustatzeko.

Zezeilaren 21ean, Lehen Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna ospatzen dala eta, Gazteria Zerbitzuak jarduera berezi atondu dabe herriko gaztelekuetan: Zezeilaren 18an, zapatuan, GureGune (Romo) eta 19an, domekan, GauEgune (Algorta). Gonzalo Ayo Getxoko Udaleko Gazteria zinegotziak azpimarratu dauenez, Euskape-Euskerearen Iges Gelea da, olgetearen bidez euskerearen erabilerearen garrantziaz hezi eta kontzientziau nahi dauen Escape Room Ibiltaria eta ondokoa gaineratu dau: Oinarrizkoa da euskerearen erabilerea eta euskerearen aurrean dogun konpromisoa sustatuko daben jarduerak eta erronkak jorratzen jarraitzea, batez be gazteen artean.

Gehienez 8 laguneko taldeak izango dira eta 60 minutu izango ditue proba guztiak gainditu eta azken giltzarrapoa edegiteko.

Jarduerea 17:30ean hasiko da eta izena emon behar da aukeratutako gaztelekuan:

- Algorta: aisibizia.hbetolaza@getxo.eus / Telefonoa: 688 84 03 56.

- Romo: aisibizia.lgonzal@getxo.eus / Telefonoa: 635 70 65 26.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu