Ligia Amadiok Bilboko Udal Musika Bandea zuzenduko dau

Bizkaie! 2023-02-02 09:52   Musikea

Ventos brasileiros izenburuko kontzertuaren doinuek Brasilera eroango gaitue.

Bilboko Udal Musika Bandearen kontzertu-zikloa artista bategaz ekingo deutso zezeilari, izan be, Ligia Amadio artista brasildarra izango dau zuzendari gonbidatu astegoienean. Sao Pauloko musikaria Montevideoko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari titularra da gaur egun eta emakumeek orkestra zuzendaritzan daben zeregina defendiduteko mobimentuaren bultzatzaile nagusietako bat da Latioamerikan.

Bandearen zuzendari titularrak, José Rafael Pascual-Vilaplanak, zuzendari brasildarrari emongo deutso bere batutea Bandako 40 musikari baino gehiago gidatzeko domeka honetan, 12:00etatik aurerra, Euskalduna Jauregian. Ventos brasileiros izenburupean eta Brasilgo enbajadearen laguntzinoari esker, Bilboko Bandeak publikoa Brasilera arte eroango dauen soinu-bidaia proponiduko deutse entzuleei, Heitor Villa-Lobos, Edmundo Villani-Côrtes, Joao Guilherme Ripper, Ronaldo Miranda, José Ursicino Da Silva, Tom Jobim, Vinícius De Moraes eta Ary Barrosoren obrez osotutako programa bategaz.

Brasildar kulturako soinuak interpretau eta aniztasun handiko soinu espazioa eskaintzeaz gan, Bilboko Udal Musika Bandeak Angéline Danel Bilbon bizi dan soprano frantsesa izango dau lagun oholtzan. Uriko abeslariak nazinoarteko hanbat bira egin ditu Frantzian, Japonian, Errusian eta Hego Amerikan, besteak beste. Laurence Equilbeyren Accentus Ganbera Abesbatzan parte hartu dau 10 urtez. Koru horregaz, hainbat obra interpretau ditu. Era berean, Parisko Opera eta Châtelet antzokietako sorkuntza garaikideetan abestu eta James Conlon, Kent Nagano eta Peter Sellars artista ospetsuakaz lan egin dau. Horezaz gan, Brahmsen Requiem alemana eta Dvoraken Stabat Mater lako lanen grabazinoetan parte hartu dau. Bilbon, abeslari, besteak beste, Arriaga Antzokian, Alkarte Filarmonikoan, Campos Elíseos Antzokian eta Musika-Música Nazinoarteko Jaialdian ibili da Euskalduna Jauregian.

Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan erosi daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu