Giro bikainean joan da 2023ko Arabako Kuadrillartekoaren hasierea

Bizkaie! 2023-02-01 07:40   Bertsolaritzea

Hurrengo saioak Gasteizen, Agurainen, Aramaion eta Narbaizan izango dira.

Martxan dago 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketea. Lehen faseko 4 saio jokatu dira: Bi Gasteizen, Oionen eta Laudion. Giro ederra eta umorez beteak igaro dira lehen saioak. Lehen irabazleak Bertxilika (Gasteiz), Beeeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz) eta Izena pentsau bida (Aramaio) taldeak izan dira.

Hurrengo saioak ondokoak izango dira: Zezeilaren 3an, Gasteizen (Aramaioko periferiak eta Katuko muinoak gasteiztarrak lehiatuko dira); 4an, Agurainen eta Aramaioan; eta zezeilaren 5ean, Narbaizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu