'Zure Eguzkia', kantu eta bideoklip barria dakarz Patxuko Nice taldeak

Bizkaie! 2023-01-31 08:15   Musikea

Zure eguzkia Patxuko Nice ft. La Pegatina & Lisi García

Patxuko Nice taldearen Zure eguzkia kantuak hiru laguntzaile berezi ditu, kantuan eta bideoan: La Pegatina taldeko Adri eta Ruben kantariek hartu-emon sendoak ditue Patxuko Nice taldeagaz eta euskeraz abesten animau dira. Lisi Garciak be ekarpena egin dau.

Kantu bizi eta alaiak eguzkiaren berotasunera garamatza, zure eguzkia danon eguzkia delako. Kataluniako musikearen distirea eta ikutuak ditu.

Bideoa, barriz, Aitor Vitoriak zuzendu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu