Dupla taldeak 'Alta Gama' kantu barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2023-01-30 10:18   Musikea

Zezeilaren 25ean, Durangon 40. Minutu Rock Jaialdian joko dau taldeak.

2022. urtea urte frenetikoa izan zan Duplarentzat, taldeak 50 kontzertu inguru eskaini zituan 9 hiletan eta Euskal Herri osoa jantzan jarri eben kontzertuetan. Nahieran taldearen lehen albumaren kritika onen eta taldearen zuzenekoetan erakutsitako mailearen ondoren, goi mailan dabiz euskal panorama artistikoaren errebelazino legez.

2023. urtean, bikote arabarrak bira barria aurkeztu dau, single formatuan plazaratzen joango diran abesti barriakaz. Ikuskizunaren aldaera barri bat, jantzagarria izateari itxi barik espektroa zabalduz, ikuskizunari beste itxura bat emonez: Hari gidari moduan jokatzen dauen kontzeptu baten bidez, lotuta egon eta ikuskizunaren parte sentiduko zara hasieratik amaierara.

Dupla letra satirikoakaz eta tradizioa eta abangoardia tartekatzen dituen soinuakaz bueltau da, Alta Gama single barriak erakusten dauen lez. Azkeneko abesti hau Mikel Irazoki produktoreagaz egin dabe. Abesti helduagoak eta zainduagoak, baina euren ezaugarria dan ukitu zuzen eta aurreretxirik bakoari eutsiz.

Hurrengo kontzertuak

02/25 Durango (40. Minutu Rock).

03/03 Valentzia.

03/09 Santiago de Compostela.

03/10 Xixon.

03/17 Gasteiz.

03/18 Zornotza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu