Haira Aizpurua eta Eki Mateorena, Bertsuxurlako txapeldun
2023-01-30 09:10 BertsolaritzeaGiro onean jokatu da finala, Pausun.
Lehenengo aldiz egin dabe aurten Bertsuxurla lehiaketea eta esperientzia biribila izan da. Publikoak ederto erantzun dau, bertsolariek giro ona jarri dabe eta harrobia indartsu datorrela ikusi ahal izan dogu. Bikoteka jokatzen da Bertsuxurla eta Haira Aizpurua saratarrak eta Eki Mateorena leitzarrak jantzi dabe txapela.
Bertsolari gazteentzako txapelketa honetako saioak Ipar Euskal Herriko hainbat lekutan egin ditue, Bertsularien Lagunak diralako bultzatzaileak. Jatorriari jagokonez, Iparraldeko zein Hegoaldeko parte-hartzaileak ikusi doguz oholtzan.
Finalean, Aizpurua eta Mateorena txapeldunez gan, Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona (bigarren saria) eta Oier Urreizti eta June Aiestaran (hirugarrena) izan dira.
Pausuko Xaia ostatuak hartu dau finaleko saioa. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou gai-jartzaileen aginduetara, irudimena eta bertsotarako gaitasuna martxan ipini behar izan ditue hiru bikote finalistek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!