Anje Duhaldek “Muga bat beti hor” abestia argitaratu barri dau

Bizkaie! 2023-01-27 08:27   Musikea

Ibilbide oparoa daroa musikagintzan, Duhalderen sormenak ez dau etenik.

Xabier Amurizaren berbakaz sortu dau musika Anjek berak eta puntako hainbat musikari bidelagun dituala dakarzku abestiaren bideoklipa. Taldekideak dira Txomin Duhalde bateria, perkusino eta ahotsetan, Iñigo Telletxea baju-jolea, Remy Gachy gitarristea, pedal Steel eta ahotsetan eta Anje Duhalde bera gitarran eta ahots nagusian, norberaren mugak ardatz dituan abestian.

Ohikoak dituan rock eta folk doinuakaz kanturako eta hausnarketarako konbita egiten deusku abesti barri honetan.

Mikel Irazoki izan da produktorea eta garabaketa eta nahasketak egiteaz arduratu dana Berako MIK Estudioan.

Musikak Anje Duhaldek sortu ditu.

Berbak Xabier Amurizarenak dira.

Eskerrak: Iñaki Gogortza eta Joseba Irazoki.

Norbera, bere ibilbideari so, dituan mugetaz jaubetzen danean. Muga bat beti hor! (Xabier Amuriza).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu