2022an hildako euskaltzainak omenduko ditue hilaren 27an

Bizkaie! 2023-01-26 09:36   Euskerea berbagai

Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean izango da ekitaldia.

Urteroko ohitureari eutsita, 2022an hil ziran euskaltzainei omenaldia egingo deutse Euskaltzaindiak barikuan, urtarrilak 27. Zazpi lagun gogoratuko ditue oraingoan: Pello Zabala, Pello Apezetxea, Iñaki Segurola, Miren Jone Azurza, Eustasio Etxezarreta, Pedro Sancristoval eta Txomin Peillen.

Hileko Osoko Bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak barikuan, goizeko 10:00etan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Batzarra amaituta, 12:00etan, leku berean egingo dabe omenaldia.

Ekitaldiaren ardatza hilberri-txostenak izango dira. Zazpi omenduen txostenak banan-bana irakurriko ditue horreek idazteaz arduratu diran euskaltzainek. Pello Zabala ohorezko euskaltzainaren txostena  beste ohorezko batek irakurriko dau, Paulo Agirrebaltzategik.

Ondoren, Pello Apezetxea ohorezko euskaltzainarena Patxi Iñigo euskaltzain urgazleak irakurriko dau; Iñaki Segurola euskaltzain urgazlearena Joseba Lakarra euskaltzain osoak; Miren Jone Azurza ohorezko euskaltzainarena Nerea Azurmendi euskaltzain urgazleak; Eustasio Etxezarreta euskaltzain urgazlearena Lontzo Zugazaga ohorezko euskaltzainak; Pedro Sancristóval euskaltzain urgazlearena Laura Garridok, eta Txomin Peillen euskaltzain emerituarena Battitu Coyos euskaltzain osoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu