Gasteiz, Oion eta Laudiok emongo deutse hasierea Kuadrillartekoari

Bizkaie! 2023-01-26 09:18   Bertsolaritzea

Finala martiaren 25ean izango da, Laudion.

Gasteiz, Oion eta Laudion jokatuko dira 2023ko Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehen faseko lehen lau saioak.

Astegoien honetan hasiko 2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa, lau saio jokoan. Hauexek:

- Urtarrilak 27, barikua, Oiongo Bazterra aretoan 19:30ean, E ligako saioa: Txandrio (Arabar Errioxa) VS Katuko muinoak (Gasteiz). Ondoren afaria izango da Azkenak Alkartean.

Idatzizko modalidadean: Txandrio Bertso Eskolako lagunak.

- Urtarrilak 27, Gasteizko Armentia Ikastolan, B ligako saioa: Bertxilika (Gasteiz) VS Egurrak eta ezpalak (Lautada). Afaria izango da 20:00retan.

Idatzizko modalidadean: Bertxilika Bertso Eskolako 3 talde, LH 4, LH 5-6 eta DBH 1.

- Urtarrilak 27, Gasteizko Errexala Alkartean, D liga saioa: Errexala (Gasteiz) VS Beeeeeeertsolariak (Lautada). Afaria izango da 20:00retan.
Idatzizko modalidadean: Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko bertso lantegiko kideak.

- Urtarrilak 29, domekea, Laudioko Aiaraldeko Ekintzen Faktorian, A liga saioa: Altubepekoak (Aiaraldea) VS Izena pentsau bida (Aramaio). Bazkaria izango da 14:00etan.

Idatzizko modalidadean: Zaballako espetxeko bertso eskolea.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketea urtarrilaren 27an hasi eta martiaren 25ean amaituko da, Laudion.

Kuadrillartekoagaz Arabako bertso mobimentua bultzatu, indarbarritu eta ikusarazo nahi da. Parte-hartzaile guztien txapelketea izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango dau ardatz, guztiaren oinarria auzolana dalako.

Arabako Bertsozale Alkartearen zeregina koordinazino orokorra eta saretze lana izango da. Atontzaileak txapelketan parte hartuko daben 12 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai-jartzaile taldea, epaile taldea eta Alkarteko lan taldearen laguntzea izango dabe.

Talde bakotxak gitxienez 10-13 partaide izango ditu: gai-jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronikagilea, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

- Lehen fasea: Urtarrilaren 27tik zezeilaren 11ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. Hiru taldeko lau liga ezbardinetan banatuak. Liga bakotxetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapen orokorraren arabera.

- Finalaurrekoak: Zezeilaren 26an Agurainen, martiaren 4an Bastidan eta martiaren 12an Zuian izango dira. Bakotxean talde bi ibiliko dira eta saio bakotxeko irabazlea sailkatuko da finalera.

- Finala: Martiaren 25ean izango da, Laudion.

Saio guztietan, beste 16 bertso-sorta taldeak ibiliko dira. Bertsoak aurretik preparau eta kantauko dabe lehengo fasean eta batzuk martiaren 25ean Laudion.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu