Martxan da II. Aitor Sarasua bertso-papel lehiaketea

Bizkaie! 2023-01-23 12:57   Bertsolaritzea

Gazteen eta helduen mailak dagoz.

Aitor Sarasua (argazkia: bertsoa.eus) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aitor Sarasua zanak bertsolaritzearen aldeko lan ederra egin eban, sarri fokuetatik kanpo baina beti bertsolari gazteei eta ekimen herrikoiei laguntzen. Horregaitik, omenaldia egiten deutso Aitor Sarasua bertso-papel lehiaketeak. Bertsularien Lagunak alkarteak jakitera emon dauenez, bigarren edizinoa martxan da, gazteen eta helduen modalidadeetan.

Maila bietan libreak izango dira gaia, neurria eta doinua. Helduen lehiaketan 16 urtetik gorakoek hartu leikie parte, eta sei eta hamar bertso bitartean bialdu beharko ditue. Gazteen modalidadea 16 urtetik beherakoentzat da, eta lau eta zortzi bertso bitartean bialdu behar ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste sorta bialdu leikez.

Sariak emoteko orduan eskuzabal jokatzea pentsau dabe lehiaketearen arduradunek. Hortaz, maila bakotxean hiru saritu egongo dira. Helduen atalean, 300 euro eroango ditu irabazleak eta 200 eta 100 beste biek. Gazteen mailan, taldekako Xilaba txapelketako finala ikusteko sarrerak jasoko ditue hiru onenek; lehenengoak, ganera, trikota bardinbakoa eroango dau eta bigarrenak, elastiko edo tixerta.

Lanak bialtzeko epea zezeilaren 28an amaituko da eta martiaren 24an emongo dabe irabazleen barri. Posta elektronikoz aurkeztu behar dira bertso-papelak, sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu