Urtarrilaren 25ean hasiko da Huhezinema

Bizkaie! 2023-01-23 11:09   Kulturea

Babesle nagusiak Eusko Jaurlaritzea, Aretxabaletako Udala eta DANOBATGROUP dira.



Aretxabaletan urtarrilaren 25etik 27ra Euskal Film Laburren jaialdiaz gozauko dogu. Egitarauan, zinema-aretoko jarduerez harago, beste hainbat ekintza be izango dira, besteak beste, ElektroPottotti elektrotxarangearen eta DJ Julenen saioak Aretxabaletako kaleetan zehar eta Hazi Eusko Jaurlaritzako erakundeak eskainitako ardaoa probetako saioa.

Egitaraua

Edade guztietako petsonei zuzendua dago, edade-tarte bakotxarentzat atondutako programeagaz. Jaialdian izango diran ekitaldi guztiak Aretxabaletako Arkupe aretoan izango dira, ardaoa probetako saioa, elektrotxaranga eta DJa izan ezik.

Hasteko, Urtarrilaren 25ean, goizeko 10:00etan, umeentzako Orkesta Lurtarra proiekzinoa izango da, Kurtzebarri eskolako ikasleak bertan izango diralarik. Filma Euskadi Saria irabazi eban Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburuan oinarrituta dago, baina lanketa berezia egin deutse maila musikalean, baita istorioan be, garaikideago eta ganberroago bihurtuta. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dabe filma eta azken honek idatzi dau musika guztia; Harkaitz Canok berak eta Eneko Olasagastik josi dabe gidoia. Eta emoitzea da, segurutik, Lotura Films-ek orain arte egin dauen lanik dibertigarriena, bai txiki zein helduentzat aproposa dana. Eguerdi eta arratsaldean, Ikasle eta Bideoklip Sailen proiekzinoak ikusi ahal izango dira. Ikasle saila aurten oso berezia da, lehenengo aldiz sail hau euskal zinema eskola ezbardinetako ikasle guztiei zabaldu baijake. Bideoklip saila bigarren urtez atondu dabe, igaz nobedade izan zana egonkortuz. Eta azkenik, eguaztenetan Aretxabaletan pintxo potea egiten danez, poteo baten bidez itxierea emongo jako egunari.

Urtarrilaren 26an, eghuenean, persona nagusiakaz batera egingo dan proiekzinoagaz ekingo jako egunari. Horreek Senior Saria erabagi eta Haziren eskutik ardaoa probetako aukerea izango dabe Aretxabaletako Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean. Arratsaldean, bikoizketearen mundua ezagutzeko aukerea izango da, Ane Aseginolaza (Doraemon, Sorgin aspertua...) eta Arantxa Moñuxi (Nobita, Ane-Hiru hirukiak...) egingo jaken alkarrizketearen bitartez. Ostean, arratsaldeko 18:00retan, Oñatiko Antixena gaztetxearen eskutik, Mari erdimetraiaren proiekzinoa eta egileakaz barriketaldia egingo dira.

Urtarrilaren 27a izango da jaialdiko egun handia. Arratsaldean ekingo jako egitarauari, sail ofizialaren proiekzinoagaz. Zati bitan egingo da tartean desdantsua aurreikusita. Proiekzioak amaitzean, arratsaldeko 19:00retan, sari banaketa egingo da eta bertan batuko dira leihaketako partaideak, epaimahaikideak, babesleen ordezkariak, ikasleak, hurreratzen diran ikusleak eta, zelan ez, talde atontzailea. Ausolanen eskutik mokaua egongo da. Amaitzeko, ElektroPottotte elektrotxarangea (Aretxabaletako kaleetan zehar) eta DJ Julenegaz (Aretxabaletako Ezkutu tabernan).

Ekintza guztiak dobakoak eta edegiak izango dira. Ardaoa probetako saioan parte hartzeko izena emon behar da, plaza mugatuak dira eta.

Jaialdian zehar, bidalegun izango dira Ane Urresti, Iker Mateo eta Iker Plazaola aurkezle lanetan.

Epaimahaia

Aurtengo auzitegi-mahaia hiru sailetan dator, babesle, ikasle eta aurtengo barrikuntza legez, senior talde batek sari batzuen irabazleak zeintzuk diran erabagiko dau.

Andoni Imaz (kazetaria), Nagore Eceiza (film zuzendaria) eta Kepa Errastik (aktorea eta gidoilaria) osotutako epaimahai ofizialak hiru sailetan emongo ditu sariak: Ikasle Sailean, ikasle film onenaren saria eta MU Saria; Bideoklip Sailean, bideoklip onenaren saria eta euskerazko bideoklip onenaren saria; eta, Sail Ofizialean, Huhezinemako sari nagusia.

Urri Urizar Mundukideko komunikazino arduradunak be hiru sailetan dagoan Mundukide Saria emongo dau, epaimahai ofizialagaz batera. Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituan film labur onena izango da saritua.

Mondragon Unibersidadeko ikasle talde batek emongo dau Vertigo Saria. Diru laguntza publiko barik produzidutako eta banatutako filmari emongo jako.

Eta azkenik, nobedade lez, Persona Nagusiek Sail Ofizialeko Senior Saria emongo dabe. Sari hau erabagiko dabe eguen goizeko proiekzinora bertaratzen diran ikusleek.

Babesleak

Huhezinemaren zutabeetako bat babesleak dira, jaialdia aurrera eroateko ezinbestekoak baitira.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea (Huhezi) da jaialdiaren antolatzailea. Hari esker, ikasturte honetan modulu barri bilakatu da Huhezinema. Esangura horretan, 4. mailan dagozan ikus-entzunezko komunikazinoa graduko 14 ikaslek atondu dabe, Iban del Campo (jaialdiaren koordinatzailea eta zuzendari artistikoa) eta Maialen Torresen (moduluko koordinatzailea) laguntuinari esker.

Jaialdiaren babesle nagusiak: Eusko Jaurlaritzea (finantziazinoa), Aretxabaletako Udala (finantziazino, Arkupe, personala-teknikaria eta proiekzionistea) eta DANOBATGROUP (finantziazinoa).

Kolaboratzaileak: Mundukide (finantziazinoa eta Mundukide Saria) eta Mondragon Assembly (finantziazinoa).

Laguntzaileak: Goiena Komunikazino Taldea (publizidadea eta jarraipen informatiboa), Berria (publizidadea eta jarraipen informatiboa), Gaztezulo (publizidadea eta harpidetza sarietarako), Arteman (finantziazinoa), Zinea (publizidadea eta jarraipen informatiboa), Hamaika Telebista (publizidadea eta jarraipen informatiboa), Hazi (sarituentzat saskiak eta ardaoa probetako saioa), Ausolan (katering zerbitzua), Fagor Automation (finantziazinoa), Zuhaitz Etxeak (irabazleentzako saria: Carro Cingaro gaua), Escape Bask (irabazleentzako saria: escape street esperientzia), Jausoro (ostatua gonbidatuentzat), Hotel Arrasate (ostatua gonbidatuentzat), Hotel Aire de Bardenas (ostatua gonbidatuentzat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu