The Cult, The Waterboys, Canned Heat eta Nikki Hill Bilbon

Bizkaie! 2023-01-23 07:45   Musikea

Jaialdia 2023ko bagilean izango da Bilbon.

BBK-k eta Bilboko Udalak babestua eta Dekker Events-ek atondua bagilean izango da Bilbon. The Cult hard rock talde handia da VI. BBK Bilbao Music Legends Fest-ek baieztatu dauen lehen kartelburua: taldearen azken lana, Under the Midnight Sun, atara barri dauen eta Legends-ean zuzenean aurkeztuko dauen talde britainiarrari beste talde mitiko bi batuko jakoz, rock folk talde eskoziar inspiratzailea The Waterboys eta Los Angelesen sortutako blues-rock/boogie taldea Canned Heat; horreez gan, Nikki Hillek, soul-rockaren erregin elektrizatzaile barriak, lehen kartel hau zarratuko dau du eta honi, artista gehiago batuko jakoz urtarriletik aurrera, behin betiko kartela osotu arte.

Jaialdiak beste edizino bat egingo dau Bilbao Arenan, bagilaren 23an eta 24an eta Bilboko musika-eskaintzearen barruan hutsune garrantzitsua beteko dau, helburutzat kulturea eta gizarte-balioak transmitiduteko kode barriak aztertzea eta musikea ahalik eta publiko gehienarengana hurreratzen baitau

Beste musika-jaialdi batzuetan ohikoa izaten dan publiko objektibo askoz zabalagoagaz, BBK Bilbao Music Legends Fest-ak edade guztietan pentsautako ikuskizuna eta giroa eskaintzen dau eta sartzea doban izango da 14 urtetik beherakoentzat.

Jaialdiak Bilbao Arenan bere filosofiari eutsiko deutso, jentetzarik barik, esparruan eroso mobiduteko espazioakaz, ilara handirik barik, agertoki bakar bategaz, kontzertuen arteko deskantsuakaz eta giro bikainagaz.

Ganerako edizinoetan legez, nazinoarteko musikako mitoak eta bertoko banda barri zein beteranoak buztartuko dira baita Bilbao Arenaren agertoki nagusian zein Voodoo Child Terrazarenean. Zuzeneko musikaz gan, eskaintza gastronomiko ona izango da esparru osoan.

Laster musika talde gehiago iragarriko dira, kartela bertako eta nazinoarteko musikariakaz osotu arte, horreen artean, jaialdi honi izena emoten deutsen legenda handiak nabarmentzen dira, besteak beste, Van Morrison, The Beach Boys, Jeff Beck, Steve Winwood, Jethro Tull, Bob Geldoff, Nina Hagen, Mavis Staples, John Cale, Steven Van Zandt, Graham Nash eta Status Quo besteak beste.

Jaialdira joan nahi dabenek egun biko bonua erosi ahal izango dabe, Kutxabanken edo www.musiclegendsfestival.com jaialdiaren webgune ofizialaren bidez, eskaintzako prezio berezian, 75 euroan gehi gastuak, zezeilaren 5era arte. Hilaren 6tik aurrera, barriz, bonuaren prezioa 95 euro + gastuak izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu