2023ko Bizkaiko Txapelketako bertsolarientzako formakuntzea Durangon
2023-01-20 10:23 BertsolaritzeaUnai Iturriaga eta Igor Elortza izango dira saioaren gidariak.
Laster hasiko dira 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen hasierako kanporaketak, Udabarriko Fasea dalakoaren barruan. Txapelketea bera udagoienean izango da. Hortaz, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak formazinorako saio berezia atondu dau, lehian parte hartuko dabenentzat. Zezeilaren 8an izango da, Durangoko Ibaizabal Ikastolan, 17:30etik 20:30era.
Udabarriko Fasean hasiko diranak zein udagoienerako zuzenean sailkatuta dagozanak onartuko ditue, baita bertso-eskoletako irakasleak be. Bertsolariei Txapelketea preparetan laguntzeko tresnak emotea da ekimenaren helburua.
Saioa gidatzeko eskarmentu handiko bertsolari bi aukeratu ditu Bertsozale Alkarteak, Igor Elortza eta Unai Iturriaga durangarrak. Orain txapelketetatik erretirauta dagozan arren, aurreko hamarkadetan makina bat aldiz hartu dabe parte Bizkaikoan eta biek jantzi dabe txapela behin baino gehiagotan: bost aldiz Elortzak eta birritan Iturriagak.
Ibaizabal Ikastolako aretoak edukiera mugatua dauenez, hainbat erespide erabiliko ditue lehentasuna nori emon ebazteko. Batetik, izena emondako ordena kontuan izango dabe, baina eskualde eta genero aldetik talde orekatua izatea be bai.
Izena emoteko hemen. 20 euro da matrikulea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!