Azkuna Zentroak erriberako merkatura zabalduko dau programazinoa

Bizkaie! 2023-01-19 12:23   Kulturea

Elikagaien krisiari buruzko uri esperimentazinoko laborategia martxan jartea da asmoa.

Behatokiaren, uri-ikerketako laborategi esperimentalaren, ekintzetako bat da, edegi eta parte-hartzailea eta Urbanbat uri-barrikuntzako bulegoak jorratzen dau, Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar legez.

Uria mahai gainean izenburupean, urtarrilaren 21ean izango da, 12:00etan eta sartzea doban izango da. Elikagaien krisia eta uri-diseinua izango ditu aztergai.

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Behatokiaren bigarren topaketea atondu dau, Urbanbat zentroko kidea dan kolektiboa.

Behatokia uri-behatoki bat da. Situation Room edegi eta parte-hartzailea. Dimensino anitzeko (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, soziala...) krisi honen testuingurua urian zelan agertzen dan eta arteak eta kultureak uri-bizigarritasuneko baldintzei zelan lagundu nabarmentzen da.

Behatokia agora formako azpiegitura eroangarri bat da. Tokiko eragileen eta eragile bisitarien arteko alkarrizketarako espazio bat da, gainera; horreek, bada, uri-erronka garaikideetarako ikerketa eta ekintza-proiektuak proponiduten dabiz arte eta kultura-praktiketatik. Programea osotzeko, parte hartzeko dispositibo bat dago: Gure hurreko inguruan krisi-egoera honi buruzko datuak batzea eta ikustea proponiduten deutso bisitariari.

Aitatu topaketak Azkuna Zentroan eta uriko beste gune batzuetara be eroango dira, arteak eta kultureak uri-eraldaketetan daben zereginari buruzko eztabaida-guneak edegiteko.

Kutsadureari eta osasun krisiari buruz urrian egindako lehenengo topaketearen ondoren, Zentroko Ate Edegien Jardunaldian, Behatokia uriko beste leku batzuetan aktibau zan, besteak beste, Erriberako Merkatuan edo Alde Zaharrean. Bertan, hurrengo Behatokia egingo da, gentrifikazinoaren eta urirako eskubidearen inguruan.

Uria mahai gainean

Gaur egun, elikadureak leku garrantzitsua hartu dau komunikabideetan, agenda politikoan eta eremu publikoan. Honako honeek dira kultura, politika eta urigintza-arloko liskarren adierazgarrietako batzuk: Nekazaritza-guneak babestea, uri-nekazaritzea sustatzea, nekazaritza-konsumo ekologikoko kooperatibak haztea, tokiko produktoreem merkatuak handitzea espazio publikoetan eta hornidura-merkatuak sozializazino-gune eta hurreko konsumorako sarbide lez aldarrikatzea.

Gai horreek guztiak, elikadureak uri-diseinuan dauen eragina eta uriaren eta elikadurearen arteko hartu-emonei heltzen deutsen arte eta kultura-proiektu batzuk aztertuko dira Erriberako Merkatuaren Behatokian.

La Plasita kolektiboko Lilian Weikert eta Santos Bregañak parte hartuko dute topaketan.

Kolektibo egoiliarraren programea

Urte birik behin kolektiboak gonbidatzen dira euren proiektuak Zentroan jorratu deiezan. Hareen presentziak espazio publiko bati balioa eransten deutso, espazio horretan esku hartzen baitau.

Gaur egun, Tractora Coop E. eta Urbanbat taldeek parte hartzen dabe kolektibo egoiliarren programan. Aurretik, Bulegoa z/b, Inteligentzia Kolektiboak eta Consonni izan dira bertan bizi diran kolektiboak. Horreetako bakotxak kultura garaikidearen hainbat forma eta begirada ekarri ditu.

Urbanbat

Urbanbat uria berroneratzeko prozesuetan ikertzeko eta bitartekotzea egiteko bulegoa da. Euren lanaren bidez, gizarte-barrikuntzea eta herritarren sormena sustatzen dabe, ingurunea jagoten eta hobetzen lagunduko dauen partaidetza-kulturea sustatzeko. Aldi berean, uri-eraldaketei buruzko kultura kritikoa sortzen dabe hainbat formatu eta testuingurutan. Esangura horretan, 10 urte daroez Urbanbat Fest zuzentzen, Bilboko arkitektura, urigintza eta barrikuntza sozialaren jaialdia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu