Neguko bertso barnetegia, zezeilaren 10etik 12ra Gorozikan
2023-01-19 09:53 BertsolaritzeaIzena emoteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da.
Bizkaiko bertsolari gazteak batzen dituan neguko barnetegia Gorozikako aterpetxean egingo dabe aurten, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak aurreratu dauenez. Zezeilaren 10etik 12ra bitarteko astegoienean da hitzordua: barikuan 17:30ean hasi eta domeka eguerdian amaitu.
DBH eta Batxilergoko maila guztietako neska-mutilek hartu leikie parte, bizkaitarrak badira. Helburu nagusietako bat da bertsolaritzeaz gozau eta ondo pasau deiela. Horrezaz gan, Bizkaiko bertso eskoletan dabizan gazteek alkar ezagutzea eta euren arteko hartu-emonak eta sarea sendotzea be badagoz asmoen artean.
Interesa dabenek urtarrilaren 30era arte egin leikie eskabidea (hemen). Izen-emote orria eta ordainketearen ziurtagiria txertatu behar dira. Prezioa 48 euro da.
Lekuak mugatuak diranez, lehentasuna nori emon erabagiteko erespideen barri emon dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak. Batetik, izen-emotearen hurrenkerea kontuan izango dabe, baina, bestetik, eskualdeen eta generoen orekeari be begiratuko deutse.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!