Emakumeak kongresua urtarrilaren 20an amaituko da

Bizkaie! 2023-01-19 09:41   Kulturea

Emakumeen ikusgarritasuna eta bardintasunaren aldeko burruka feministea aldarrikatzea da asmoa.




Vocalia + Basilio Astulez zuzendaria

Kongresua
n hainbat erreferente dabiz, besteak beste, Frantziako ministro ohi eta Piotu-Charenteseko Eskualde Kontseiluko egungo presidentea, Ségolène Royal; Fawzia Koofi, politikari eta ekintzaile afganiarra; edo Ana Peláez, Emakumearen kontrako Diskriminazinoa Ezabatzeko Nazino Batuen Batzordeko presidenteordea.

Era berean, ezin ahaztu Cecilia Castaño, Zientzia Politikoetako doktorea eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna; Ana de Miguel, Filosofia Moraleko irakaslea; María Ángeles Durán, Soziologiako katedraduna eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikerketa-irakaslea; Sindy Takanashi, komunikatzailea eta dibulgatzailea; Rosa María Calaf eta Paloma del Río kazetariak; Mabel Lozano, zinema zuzendaria; Nuria Varela, idazlea; Ane Legarreta, orkestra zuzendaria; Onintza Enbeita, bertsolaria; Elena Arzark, sukaldaria; edo Izaro eta Christina Rosenvinge abeslariak.

Emakumeak Kongresua urtarrilaren 20an amaituko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Teresa Laespadak Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko diputaduak amorrua agertu dau urte amaieran Bizkaian izandako azken hilketa matxisteagaitik; betikotzen diran genero-etenaren kontrako burrukea aldarrikatu dau, baita batzuetan, ikusezinak diralako, ikusezin bihurtzen gaituelako beti.

Haren ustez, emakumeek ikusgarritasuna eta botere-guneak lortu behar ditue. Gizateriaren erdia gara. Ez gara identidade bat, ez gara kolektibo bat. Baina ez daukagu ikusgarritasunaren, ardura-karguen, sari artistikoen erdia, azaldu dau.

Laespadak ziurtatu dauenez, kongresua Bizkaiko emakumeok agenda feministaz, ekonomian bezela aurrera egitea toketan jakuzan espazioez, garaien banaketaz edo konkistetako geratzen jakuzan askatasun-espazioez hausnartzeko protagonismo osoa izango dauen topakeeta da. Gizarte osoari edegitako hitzordua, baita gizonei be".

Diputatuak azaldu dauenez, bardintasuna demokraziaren kalidadeari lotuta dagoan kontua da eta ongizatea persona guztientzat izango dala bermatzen dauena eta ez biztanleriaren erdiarentzat. Horren harian, feminismoa, agenda, gizarte-mobimentua eta teoria politikoa dana, emakumeok bigarren mailako herritarrak garen mundu-ikuskera horren erantzuna dala. Feminismoa emakumeen bizitzearen eta gorputzen esplotazinoan oinarritutako gizarte patriarkal horri emondako erantzuna da.

Urtarrilak 20, barikua

Eguerdiko 13:30-14:00: Bertsolarien ondorioak: Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal.

Arrataldean

16:00-17:30. Amaierea. Elena Arzak, Nieves Barragán, María Marte, Maria José San Román, Zuriñe García, Asun Ibarrondo eta Lakshmi Aguirregaz barriketaldia. Dinamizatzailea: Marian Gerrikabeitia.

17:30-18:00. Deskantsua.

18:00-19:30. Alkarrizketea eta kontzertu-txiki akustikoa, Izaro eta Cristina Rosenvinge-gaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu