Bireari 2023ko martian ekingo deutso taldeak eta eta sarrerak agortuta dagoz daborduko

Bizkaie! 2023-01-19 08:05   Musikea

Durangoko Azokan ETS taldearen Guretzat izan zan diskorik salduena.

ETS taldeak sekulako barria emon euskun 2022ko abenduaren hasieran seigarren diskoa argitaratu ebanean Baga-Bigan. Durangoko Azokan Guretzat lana diskorik salduena izan zala esatea ez da handikerian jaustea, ikusi besterik ez egunero izan ziran ilarak diskoa erosteko, sinatzeko. Taldeak txundituta itxi gintuan barriro, bai.

Kontuak kontu, aretoetako birea 2023ko martian hasiko da eta sarrerak salgai jarri eta berehala agortu dira, 7.500 sarrera, hain zuzen be. Harrituta itxi gaitu barriro ETS taldeak.

Euskeraz abesten dauen talderik klikatuena da. Barriro gertatu da. ETS olatuaren gainean dabil barriro be. Albiste onak dira musika ziklo barriari bultzadea emoteko. Danok disfrutauko dogu aretoetako bireagaz, seguru.

Lehenengo kontzertua Bilbon eskainiko dau ETS taldeak, Bilboko Kafe Antzokian, hain zuzen be, martiaren 4an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu