La Topadora taldeak 'Karma' diskoa aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2023-01-18 13:00   Musikea

Talde nafarraren bigarren diskoa da.



La Topadora taldearen (Nafarroa, 2019) aurrekari musikalak hor egongo dira beti, Skalariak eta Vendetta. Ez dabil orain La Topadora urte magiko horreen bila baina beti ondo dago jakitea non egon diran. Harrotasunik barik, orainak egiten baitau eguna eta ekintzek jarrerea.

La Topadora taldearen bigarren diskoa 2022ko zezeilean grabau dau Alberto Porresek Iruñako K estudioetan. Ondokoak dira Karma diskorako taldeak izan dituan musika laguntzaileak: Brigi Duke (ahotsa, Frenético), Amets Larraza (ahotsa, Muxu), Eva M. Swin-garaia (ahotsa, Al calor) eta Guillermo Urkijo (ahotsak).

Diseinua Elena Tormo valentziarrak egin dau.

Taldearen bigarren diskoa maitasuna askotariko musika estiloetara lerrotuta dago jaiotzearen egunetik. Musikaren sailkapen bakarrera edo zehatz batera mugatzea ezinezkoa da. Erromako zubi musikala eregi dabe Nafarroan. Kantu batetik bestera doazen ibaiak zeharkatzeko tresna biribila dau esku artean La Topadora taldeak: Kaliforniatik Kubara, Kubatik Kolonbiara, Kolonbiatik Jamaikara eta Jamaikatik Afrikara. Hori da hori musika estiloetan saltoka ibiltea, biribilketa lasaian, ederrean. La Topadorak erlearen ziztadea dauka baina era berean ezti bikaina egiten daki. Askotariko erritmoak abestietan, lore batetik bestera, doinu onenaren bila (ska, latin-ska, reggaea, cumbia, elektronikea). Muxu abestiak azaldu leike taldearen alde kamaleonikoa. Diskoko abesti guztiak maitasunez egindakoak dira, joko polita egitea da helburua. Kantu bakotxak aldaera eta tenperamentua dauka entzulea erakarteko. Hor dago La Topadora taldearen sekretua, kantu politak eta eraginkorrak egitea. Karma da adibidea. La Topadora musika erritmoak modu eraginkor eta onean lantzeko tresna polifazetikoa da.

La topadorako taldekideak dira: Javier Etxeberria: gitarristea, abeslaria eta programazinoak egiten dituana; Luisillo Kalandraka: baxua, ahotsa; Ruben Anton: tronpetistea eta abeslaria; Enrikko Rubiños: bateria eta perkusionistea; eta Gaizka Otsoa: tronboia joten dauena.

Baga-Biga diskoetxeak plazaratu dau Karma.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu