Zabalik dago Uribe Kostako Berbalagun egitasmoan izena emotekeo epea
2023-01-18 09:52 Euskerea berbagaiAukera ederra da hizkuntzearen ezagutzea bere praktikearen bidez indartzeko.
Berbalagun Uribe Kostako euskaldun zahar eta berriak hartu-emonetan jarten dituan euskerea praktiketako proiektua da, aukera parebakoa hizkuntzea ezagutu eta euskeraz eginez hizkuntzea indartzeko, ingurune eta giro lasai eta atseginean lagun barriak eginez.
Uribe Kosta Mankomunidadearen proiektuak hiru helburu ditu:
- Euskaldun barriei eta hizkuntzea ikasten dabenei laguntzea.
- Euskeraz biziteko aukerak eskaintzea.
- Euskerearen presentzia eta etorkizuna indartzea.
Ekimen hau taldeka egingo da, taldeak berak aukeratutako ordu eta egunean. Taldeak egiteko, parte-hartzaileen ordutegiak, gustuak, interesak eta bestelakoak hartuko dira kontuan.
Interesdunek 946 76 31 54 telefonora deitu leikie izena emoteko.
Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuagaz alkarlanean berbaldi bi atondu ditue:
- Urtarrilaren 19an, lehenengo berbaldia 17:30 ean, Romoko Eskolan: Danontzako eskolea. Kulturartekotasuna, euskera eta bizikidetza (Euskaraz). Hizlaria: Amelia Barquin.
- Zezeilaren 1ean, Zabala Eskolan, 17:30ean: Irakurle ona = Ikasle ona (Euskeraz). Hizlaria: Gorka Aurre.
Umeak jagoteko eta aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!