2023/01/17 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. | Musikea

Lied Arriagan. Felip Pedrell konpositore eta musikologoaren omenezko errezitaldia.

19:30



JOAN MARTIN-ROYO(baritonoa) eta RUBEN FERNADEZ AGUIRRE (pianistea).


Felip Pedrell i Sabaté (Tortosa, 1841eko zezeilak 19 – Bartzelona, 1922ko abuztuak 22)


Hil zaneko mendeurrenean, oinarrizko figurea da Espainiako musikan eta musikologoa dan arren, ez da oso ezaguna (ez goraipatua) musika-egile legez, jarduera hori bigarren mailan geratu baita. Izan be, Pedrell sano garrantsitsua da Espainiako musikearen munduan pedagogo eta musikologo lez egin dauen lanagaitik. Herrialdeko iragan musikala ezagutzeko oinarrizko ekarpena egin eban eta hari zor jako, besteak beste, Tomás Luis de Victoriaren obrea osorik argitaratu izana.


Espainiako musikologia modernoaren sortzailea da eta musika-kantutegiaren egile (folklore-musikearen esparruan egin zituan ikerketa-lanen bilduma historikoa). Gainera, musikagile ospetsu askoren maisu izan zan, besteak beste, Albéniz, Granados, Gerhard, Turina eta Fallarena. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu