Ruper Ordorikaren 'Amour eta toujours' 2022-2023 gaur, hilak 13, hasiko da Zarautzen
2023-01-13 11:13 MusikeaHilaren 14an, barriz, Hondarribiko Itsas-etxean kantauko dau.
Kubako giroa dakarren disko berezian berbak eta giroak Ruperren bazter ezezagunetara eroaten gaitu, artistearen ohiko fineziaren bidetik. Diskokoez gan bere ibilbide oparoko kantuak be eskaintzen ditu, jakina.
Kontzertuetarako oñatiarrak Mugalaris taldeagaz azaltzen da oholtzan: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua) Hasier Oleaga (bateria) eta horreez gan Eduardo Lazaga (perkusinoak) eta Nando de la Casa (perkusinoak eta teklatuak).
Ezin da Ruper laburrean definitu... Haren kantuetan sakontasunari eustea lortzen dau holako edertasun bitxiari esker, berbak eta soinu bilaketa etenik bakoaren ondorioz: Hor ditugu musikariaren kantu iraunkorrak, estiloak gaindituz heltzen jakuzanak...
Amour eta toujours 2022-2023
Urtarrilak 13: Zarautzeko Modelo Aretoan.
Urtarrilak: Hondarribiako Itsas-etxean.
Urtarrilak 20: Andoaineko Basteron.
Urtarrilak 27: Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.
Zezeilak 11: L´Hospitalet (Barna). Teatre Barradasen.
Entzun hemen Amour eta toujours disko osoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!