Delirium Tremens taldeak sarrerak agortu ditu Bilboko Kafe Antzokiko kontzerturako

Bizkaie! 2023-01-13 10:32   Musikea

Taldeak kantu eta bideo barria dakarz.

Moldaketea, Louis Armstrong-ek 67an ospetsu egindakotik, Joey Ramoneren bersinoa etorri zan 2002an eta azken hau da guk gehien entzun doguna. Atzemoten da, ez? Guk gainera, ereserki hau benetan maite eben inguruko lagun bat baino gehiago omendu nahi izan dogu Mundu zoragarria barri honetan, hori baita aldaketetako bat: Beti, What a Worderful World izan da, baina gurean... Ez horrenbeste.

Abestiari beste esangura bat emon deutsagu, geureagoa; garenetik hurrago dago orain. Gure begiek ikusten dabena da. Hemen zuria, baltzago agiri da.

Bideolan-en eskutik atondu dogu bideoa eta hemendik aurrera zuzenean jotea da esperantzea, zapatu honetan, hilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian hasita. Sarrerak agortuta dagoz Unida Alavesa taldeak eta geu joko dogun kontzerturako. Aurrerago etorriko dira Gasteiz (urtarrilak 21), Bartzelona (zezeilak10) eta Biarritz (martiak 4).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu