Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentuak (MPEH) bosgarren urteurrena ospatuko dau urtarrilaren 16an
2023-01-13 08:23 KultureaEskatzen gabizan ezinbesteko aldarrikapenak eskatzen jarraituko dogu.
Urteetan pensinodunak era txarrean tratatuak izan ondoren, Fatima Bazañezek pensinoetan % 25eko igoerea aginduz kartea bialdu euskun, bazterrak arrotu zituan eta milaka pensinodun kalera urten genduan. Bost urte geroago bardin jarraitzen dogu.
Euskal Herriko Pensinodunen Mobimentuk lortutakoa ospatu egiten dogu; 2013ko PPren erreformearen IRP (0,25) indarbakotzea, Pensino Sistema Publikoa (PSP) guztiz bideragarria dala erakustea, Iraunkortasun Faktorea indarbakotzea eta gure pensinoak erdira murrizteko nahia eta erabagiak hartzeko ahalegina ebitetea. Izan be, aurten izango dogun % 8,5eko igoereak, galdutakoa konponduko ez dauen arren, gure burrukeari esker lortu da. EHPMkoek euria ari zein eguzkia izan, 230 astelehen geroago be kalean jarraitzen dogu, pensino publikoak, duinak, bidezkoak eta guretzako eta hurrengo belaunaldientzako nahikoak izan daitezan eskubidearen alde burrukan.
Harro gagoz bidezkoa dan aberastasunaren banaketearen alde burrukan gabizelako eta erakunde sozial eta sindikalakaz konpartiduteaz, baita soldatak, pensinoak eta zerbitzu publikoak hondatzen dituen politika publikoek aldatzeko erreferente garrantzitsua izateaz be.
Osasun publikoari eta menpekotasuna artatzeko zerbitzu soziosanitario publiko komunitarioei laguntzeko mobilizazinoetan parte hartu dogu; Euskal Herriko 200 udal baino gehiagotan banku-zerbitzuetan aurrez aurreko arretea bermatzeko mozinoak onartzea lortu dogu, langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzeko burrukei alkartasuna adierazo deutsegu. Euskal Herrian gizarte mobilizazinorako erreferente izatea lortu izana eta Estaduko beste Herri eta Erkidego batzuetako pensinodunen alkarteakaz mobilizazinoak konpartidutea ospatzen dogu. Mila arrazoi ditugu burrukan jarraitzeko. Onartezina da langileak, pensinodunak eta, oro har, herritarrak izatea kaltetuak biziteari eta oinarrizko baliabide eskasiari aurre egiteko; dan ajoan da gora, prezioak, finantza-oligopolioen eta energia kudeatzaileen mozkin errekorrak. Onartezina da gero eta pensinodun gehiagok uko egin behar izatea oinarrizko preminak asetzeari, besteak beste, etxe erosoak izateari, osasunerako eskubideari, elikadura osasuntsuari eta erretiroaren ondoren diru-sarrera duin eta nahikoak bermatuta izateari.
Horregatik guztiagaitik, azken bost urtean eskatzen gabizen preminazko eta ezinbesteko aldarrikapenak eskatzen jarraituko dogu. Sakabanatu nahi gaituenaren kontra: Gazteak eta edadekoak, jarduneko langileak, pensinodunak, gizonak eta emakumeak, eskakizun bera dogu, aberastasunaren bidezko banaketea, soldaten eta pensinoen erosteko ahalmena berreskuratzea eta zerbitzu publikoak hobetzea. Holan egin genduan 2020eko urtarrilaren 30eko mobilizazino orokorrean edo 2022ko zeendiaren 19ko mobilizazinoan eta barriro egingo dogu pensinoen erreformearen bigarren zatiaren aurrean.
Entzun okasinorako atondutako bideoa hemen. Berbak Xabier Amurizarenak dira eta musikea, barriz, Modus Operandi taldearena.
Bardin da nork gobernau, guk pensinoak defendiduten doguz, burruka hau irabaziko dogu, irtarrilaren 16an etorri urteurrena ospatzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!