Chillida Lekuk 2023. urteko programazinoa aurreratu dau
2023-01-12 13:02 KultureaMaiatzean, Chillida Lekuk Phyllida Barlow artisteak Espainian egingo dauen lehen erakusketea aurkeztuko dau.
Chillida Leku Museoak ia miloe bat bisitari jaso ditu zabaldu zanetik eta 2023rako jarduera eta erakusketen eskaintzea atontzen dabil. Museo bizi baten programazinoak, Chillidak amestutako leku hau lakoak, barrikuntzearen aurreko etenbako erronkea dakar, publikoaren interesa pizteko eta artearen zabalkundearen aldeko gure konpromisoa sendotzeko, personen eta gizartearen ongizateagaz batera, dino Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak.
Jendarteak izan dauen harrereagaz batera, museoak European Museum of the Year Award (EMYA)-rentzako izentapena ospatu dau, museoen sektoreko saririk garrantzitsuena dana, European Museum Forum (EMF)-ek emonda Europako Kontseiluaren babespean.
2023ko lehen zatiko puntu garrantzitsuenetako bat Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] (1973) instaletea izango da, Museoak Bilboko Arte Eder Museoaren handitze lanak amaitu arte hartuko dauena. Ekintza hau Zero Grabitatea erakusketa programearen barruan kokatzen da eta eskultoreak grabidadearen aurrean dauen obsesinoa eta haren kontrako burrukea ulertzeko aukerea emoten deusku.
Eskultura handi hau, hormigoi armatuan egina 1973 eta 1974 urteen artean, zazpi lanen sail baten parte da, gehienak eskala monumentalekoak eta leku publikoetan erakusteko pentsautakoak. Chillidak berak Bilboko Arte Eder Museoan jarri eban eta erakundearen ikur bihurtu da.
Chillida Lekuk artista bizi baten lehen erakusketea aurkeztuko dau 2023ko maiatzean, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista britainiarraren bakarkako erakusketea, hain zuzen be, nazinoarteko artista ospetsuen lanak erakusten dituan sail bati jarraipena emonez, azken urteetan
museoan egindako Tàpiesen eta Miroren erakusketak bezela.
Kontuak kontu, 99 urte bete barri dira 1924an Eduardo Chillida euskal artistea jaio zana eta, beraz, gitxiago falta da haren jaiotzearen mendeurrenerako. Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce Fundazinoa programazino atontzen dabiz urteurren garrantzitsua ospatzeko. Jarduerok aukera parebakoa izango dira artista handi honen bizitza eta obrak gogoratzeko, baita haren ondarea belaunaldi barri bati zabaltzeko be.
2022
2022. urtean zehar, Zabalaga baserria Miró Zabalagan bezelako erakusketen topagune bihurtu da. Erakusketea Eduardo Chillidaren artista garaikide baten bigarrena izan da, publiko ugari izan dauena. Azken inaugurazinoa, Zero Grabitatea, artisteak grabidadearen kontra eukan burrukea ikertzen dau eta 2023ko maiatzera arte ikusi ahal izango da: Urte pozgarria izan da Chillida Lekurentzat, 800 bisita gidatu inguru eskaini ditugu eta edegi zanetik miloe bat bisitari inguru hurreratu jakuz, adierazo dau Mireia Massaguék, Chillida Lekuko zuzendariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!