Autoz egiten diran ia 160.000 bidaia bizikletaz egitea gura dau Bizkaiak
2023-01-12 08:49 KultureaSarearen % 44,4 (162 km) eregita eta beste % 10,5 etorkizunean gauzatzeko prozedurea martxan dago.
2023-2035 Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Foru Arau proiektuaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletearen erabilerea indartuko dau hurrengo hiru legealdietan. Bizkaian egunero egiten diran joan-etorrien % 7,7 lortzea, hori da Foru Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundean aurkeztutako 2023-2035 Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren helburua. Plana Imanol Pradalesek, Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko foru diputaduak, emon ditu azalpen guztiak. Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak foru arau proiektu lez erregistrau dabe, eztabaidatzeko eta behin betiko onartzeko.
Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala plangintza sektorialerako tresnea da eta hurrengo legealdietan, ganerako administrazinoakaz koordinauta, bizikletea gure eguneroko jardunean egon daiten sartu beharreko helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak ezartzen ditu. Dokumentuan, bizikletea lurraldeko mobikortasun jasangarriaren oinarrizko elementua dala adierazoten da, Pradalesek garraio eta lurralde antolamenduko politiken paradigma aldaketa lez deskribidu dauen horretan.
Gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkezteak hasierea emoten deutso Batzar Nagusiak erakundeko taldeek, zuzenketa-eskeen bidez, luzea eta nahasia izan dan prozesuaren ostean 5 urte behar izan dituan dokumentuari hobekuntzak aurkezteko faseari. Prozesuak udalen, adituen, eragileen eta erakundeen partaidetza handia izan dau: Aurkeztutako 120 alegazinoetatik % 66 planari gehitu jakoz.
Plana Aldundiaren webgunean dago eskuragarri eta Bizkaiko bizikleta bideen sarea zehazten dau, ondoko helburuari eutsiz: Eguneroko mobikortasun alternatiboa bizikletaz egitea eta ingurune naturalera hurreratzea. Helburua da egunero 259.954 bidaia bizikletaz egitea, gaur egun dagoan % 0,6 gpgpan hartuta; asmoa, egunero, autoz egiten diran 8 kilometro baino gitxiagoko 157.130 bidaia bizikletaz egitea da.
Plana tresna garrantzitsua da bizikleta-azpiegiturak eta bizikletaren erabilerearen sustapenagaz zerikusia daben beste hainbat gai zehazteko.
Pradalesek azaldu dauenez, sarearen % 44,4 (162 km) eregita dago eta sarearen beste % 10,5 etorkizunean gauzatzeko prozedurea martxan dago, idatzita edo idazteko fasean dagoan eraikuntza proiektu lez.
Diputatuak Batzar Nagusiak erakundeko taldeei azaldu deutsenez, egin barik dagoana, 188,8 miloe euro kostauko da eta horreetatik 39,4 miloe udalek hartu beharko ditue euren gan eta ia 150 miloe Aldundiak berak. Sarea amaitu ostean, Pradalesek uste dauenez, 365,5 kilometro horreen % 63,8 udalerriek kudeatu beharko dabe eta ganerakoa Foru Aldundiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!