Barakaldarron hizkuntza eskubideen aldeko kontzentrazinoa atondu dabe
2023-01-12 08:09 Euskerea berbagaiSasiburuk atonduta, urtarrilaren 13an izango da arratsaldeko 19:00retan, Bide Onera plazan.
Zatoz eta ekarri zeugaz euskaraz bizi nahi eta ezinean dabizan zure lagunak.
EAEko Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udaleko zerbitzu publikoen azpikontratei buruzko epaiketa batean oraintsu ebatzi dauenak Barakaldar asko mobidu edo aztoratu ditu, izan be, gure herrian 26.000 euskaldunen hizkuntza eskubideak urratzen dira udalaren zerbitzu publikoak erabiltean eta egoereak ezin dau holan jarraitu.
Barakaldoko euskaldunok uko egiten deutsagu holako injustizia bat normalizeteari eta horregaitik Sasiburu euskera alkarteak deituta Herriko Plazan bilera edegia egin genduan bart; 50 persona batu ginan, herriko alkarte eta erakunde ugaritakoak, baita egoera honetaz kokoteraino dagozan norbanakoak be.
Bariku honetan kontzentrazinoa egingo dogu Bide Onera plazan eta guk bezela euskeraz bizi nahi eta ezinean dabizan herritar guztiei dei egiten deutsegu ondoko goiburua izango dauen alkarretaratzera batzeko: Barakaldarron hizkuntza eskubideen alde. Justizia danontzat!
Aldarrikapen hau inflexino-puntu bat izatea nahi dogu, gure herriko zerbitzu publikoek euskaldunon eskubideak lehenbailehen bermatu behar dituela argi ixteko. Bide horretan, atzo batutakook gure eskubideak modu aktiboagoan defendiduteko urratsak emotea be adostu genduan. Datozen asteetan eta hileotan ekimen asko atonduko ditugu: Hizkuntza eskubideak defendiduteko kanpainea, urratzeen aurrean salaketak jarteko informazinoa eta bitartekoak, TELP ikastaroa eta bestelakoak. Egungo egoerea asko hobetu daiteke eta herritarron ekintzailetzeak bultzatuta, danon artean, Barakaldon legea betetea lortuko dogu.
Barakaldoko euskaldunon hizkuntza eskubideak betetea nahi dozu? Zatoz barikuko kontzentrazinora eta adierazo zure alkartasuna!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!