Izena emoteko epea zabalik XLIII. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
2023-01-10 08:47 BertsolaritzeaBat-bateko eta idatzizko modalidadeak izango ditu.
Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak eta Ikastolen Alkarteak prest dabe XLIII. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea, gaztetxu askorentzat plazara urteteko lehenengo aukerea izaten dana, ikastetxean edo bertso-eskolan ikasitakoa erakusteko momentua.
Apirilera bitartean jokatuko dira modalidade biak, idatzizkoa zein bat-batekoa. Izena emoteko epea zabalik dago, urtarrilaren 30era arte, hemen. Bat-batekoaren kasuan, 15 eta 18 urte bitartekoek baino ezin dabe parte hartu.
Idatzizkoa atontzeaz Ikastolen Alkartekoak arduratuko dira. Ohiko moduan, saio bakotxean gaiak emongo jakez gazteei, eta honeek bertsoak jarri beharko ditue. Aurrez aurreko formatua izango dauela aurreratu dabe.
Bat-batekoa, ostera, Bertsozale Alkartearen ardurapean egingo da. Lau kanporaketa eta finala ditu aurtengo edizinoak, danak bertso-afari formatuan. Martiaren 10ean, 17an, 24an eta 31n izango dira kanporaketak eta onenek finala jokatuko dabe, apirilaren 21ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!