2023/01/10 20:30
Gasteizeko Parral tabernan. | Musikea'Izpia'. PASADENA
2021ean izan genduan proiektu honen barri, 8 kantuko euren lehen diskoa plazaratu ebenean. Musikan ibilbide luzea daben Libe Garcia de Cortazarren eta Jon Basagurenen taldea da, alkarregaz sortutako kantuei bizia emoteko sortua. Taulagainean diskoa defendiduten ibili dira, beste lau musikarik lagunduta eta, errepertorioa zabaltzeko gogoz, abesti gehiago sortzeari ekin eutsen 2022ko udan.
Emoitzea Izpia izan da, lau kantu barriz osotutako lana, zuzeneko taldekideakaz batera landu eta grabau dituenak: Dani Arrizabalaga bateria, Aitor García de Vicuña tekladuak, Danilo Foronda gitarristea eta Ander Sevilla bajua. Duranako (Araba) Gakobeltz Hit Faktorian egin ditue grabaketa eta nahasketak, Joseba Baleztenaren gidaritzapean eta Miren Narbaizak lagunduta.
Kartela: Libe Kortazar
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!