'Zabaltzen', Erramun Martikorenaren lana plazan

Bizkaie! 2023-01-09 12:58   Musikea

Korsikan, Bretainian, Belgikan eta Austrian kantau ondoren, diskoa dakar Martikorenak.

Kantu gehienetan Jean-Louis Davanten olerki eta berbak esanguraz aberatsak dira nagusi, Erramunek berak musikatuak, Mixel Ducauren laguntzinoagaz moldaketetan.

Abesti horreen ondoan, Xabier Leteren, Manex Pagolaren eta Jose Maria Iparragirreren kantu ospetsu batzuen bersinoak be batu ditu diskora Martikorenak, batzuk a cappella grabautakoak.

Eta Mixel Ducauren moldaketak gauzatzeko, Mixelek berak, Iñaki Dieguezek, Xabier Zeberiok, Joël Mérah-k eta Matthieu Harambourek euren tresnak erabili ditue Erramunen ahots eztia laguntzeko.

Abestiak

1. Zuti neska ta mutila (2:45).

2. Bakearen urtxoa (3:32).

3. Amaren üthürria (5:11).

4. Haurkina (3:31).

5. Maiatza (2:45).

6. Haur andaluz bati (4:40).

7. Ama (4:15).

8. Laboraria (3:19).

9. Iturritik itsasora (3:29).

10. Mendian galdu direneri (5:20).

11. Ez dut bilatzen (3:00).

12. Topa dagigun (3:29).

13. Nafarroa arragoa (4:47).

14. Gernikako arbola (1:19).

Erosi Zabaltzen diskoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu