Eki Mateorena eta Haira Aizpurua Bertsuxurlako finalera

Bizkaie! 2023-01-09 09:06   Bertsolaritzea

Bigarren kanporaketea Lekornen izango da urtarrilaren 13an.

Bertsuxurla binakako gazte sariketa barriaren lehen kanporaketea jokatu zan Atharratzen joan dan astean eta saratarragaz eta leitzarragaz batera, beste bikote bi ibili ziran kantuan, Prefosta ostatuan: Irantzu Idoate eta Josu Txoperena; eta Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez. Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou ibili ziran gai-jartzaile lanetan.

Bertsularien Lagunak Alkartearen eskutik. Euskal Herri osoko 18 bertsolari gazte batuko ditu eta binaka kantuan jarri. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urtarrilaren 6an hasi Atharratzeko Prefostan eta 27an amaitu, Pausun, Xaia ostatuan.

Bertsuxurlako bigarren kanporaketea Lekornen jokatuko da urtarrilaren 13an eta kantauko dabenak ondokoak dira:

Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz.

Oier Urreizti eta June Aiestaran.

Maite Sarasola eta Jon Mendiluze.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu