Erregeen Kabalgatea urtarrilaren 5ean izango da 18:00retatik 20:00retara

Bizkaie! 2023-01-03 12:20   Pil-pilean

Milaka pertsona etortea espero da.

Eguen arratsaldean Bilbora etorri nahi dabenen ibilgailu partikularra etxean itxi eta garraio publikoa erabiltea gomendatzen jake, trena edo metroa. Orgek Jesusen Bihotza-Plaza Biribila-Buenos Aires-Udaletxea bidea egingo dabe eta zirkulazinoan 18:00retatik 20:00retara espero dira eraginak.

Udaltzaingoak operatibo berezia ezarriko dau trafiko pilaketei aurre egiteko eta ekitaldira hurreratzen diranen segurtasuna jagon eta kontrol lanak egiteko.

Bestalde, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea gehienetan -ibilbideetan nahiz geralekuetan- aldaketak egingo dira.

Mobikortasun eta Jasangarritasun, Segurtasun, eta Zerbitzuen eta Bizi Kalidadearen sailek operatibo berezia diseinau dabe datorren eguenean (urtarrilak 5) arratsaldean martxan jarriko dana, Erregen Kabalgatea dala-eta. Milaka persona etorriko dira eta uriaren erdialdean zirkulazinoan aldaketa handiak egotea espero da.

Bestalde, Bilbobusen linea gehienetan -ibilbideetan nahiz geralekuetan- aldaketak egingo dira.

Gainera, Segurtasun Sailak dispositibo berezia atondu dau egun horretarako. Udaltzaingoaren ardurea izango da zirkulazinoa zuzentzea ekitaldia egiten dan bitartean eta Errege Kabalgata jagon eta babestea be bai, Udaletxerainoko ibilbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu