Errege Magoen harrerarako sarrerak urtarrilaren 3tik aurrera eskuratu daitekez

Bizkaie! 2023-01-02 12:36   Kulturea

800 sarrera eskainiko dira Bilbao Kultura-n.

Goizeko 10:00etatik aurrera, 800 sarrera eskainiko dira Bilbao Kultura-n. Erreserba bakotxeko gehienez 4 sarrera eskuratu ahal izango dira edade txikikoentzat (horreetako bakotxagaz heldu bi joan daitekez, gehienez).

Errege Magoen Kabalgatea be murrizketa barik bueltauko da Bilboko kaleetara datorren eguen arratsaldean, urtarrilaren 5ean. Esangura horretan, Olentzero eta Mari Domingiren kalejirearen ostean, Ekialdeko Erregeen txandea izango da. Erregeek, desfilea egin ondoren, umeei harrerea egingo deutse Udaletxeko Arabiar Aretoan. Holan, umeek Meltxor, Gaspar eta Baltasarri euren nahiak azaltzeko aukerea izango dabe.

Kabalgatea udaletxean amaituko da eta han Ekialdeko Errege Magoek ohiko mezua adierazoko dabe balkoi nagusitik. Momentu horretatik aurrera, 20:00etan, umeek aukerea izango dabe Arabiar Aretora sartu eta Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ezagutzeko eta agurtzeko.

Itxaronaldia arintzeko, 800 sarrera jarriko dira herritarren eskura doban. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu