Arantza Urrestik eta Haitz Urruzunok irabazi dabe Ondarrutar Naturala lehiaketea

Bizkaie! 2023-01-03 09:47   Euskerea berbagai

Herriko historia, kulturea eta hizkerea jorratu ditue Beikoziniko finalean.

Aurkezleak eta irabazleak (argazkiak: Ondarroako Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Giro onean egin dabe Ondarrutar Naturala lehiaketako finala Beikozini aretoan, Ondarroako Udalak antolatuta eta herriko ondare kultural, historiko eta linguistikoa ardatz. Behin proba eta galdera-erantzun guztiak amaituta, irabazleak Arantza Urresti eta Haitz Urruzuno izan dira.

Bikoteka jokatu da Ondarrutar Naturala lehiaketea. Alkarlana beharrezkoa izan da galderei zuzen erantzuteko, mimika ariketak egiteko eta bestelako probetan ibilteko. Publikoak be esku hartu dau, Udalaren asmoa izan dalako Beikozinin batutako guztiek ondo-ondo pasetea.

Modu dibertigarrian Ondarroagaz lotutako gaiak lantzea da lehiaketearen helburua. Izan be, izakera eta ondare aberatsa ditu Ondarroak, eta herritarrek hori guztia ondo ezagutzea aberasgarria da. Gai ugari landu ditue probetan: Ondarroako historia eta kulturea, hango euskerearen ezaugarriak, bitxikeriak eta pasadizoak... Herri bizia dala erakusten dabe horreek guztiek.

Udalak esker onez hartu dau herritarrek emondako erantzun bikaina: Zorionak irabazleei eta eskerrak bikote guztioi eta Beikozini bete dozuen ikusleei, mezu hori zabaldu dabe sare sozialetan.

Lehiakideak jokoan, Beikozinin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu